Haurrak: tailer gutun filmatuak

Marina Lameiro nafar zinemagileak ikus-entzunezko gutunen idazketa eta sorkuntza landuko du haurrekin. Tailerra 4na orduko bi saiotan egituratuta dago. Lehenengo saioan, parte hartzaileek gutun bat idatziko dute taldean, botila batean sartzeko mezu bat izango balitz bezala, eta beren material propioa sortuko dute, tailerrean aukeratutako gaiaren arabera. Hurrengo astean zehar, parte hartzaileek gutun edo mezu bat grabatuko dute, nork bere etorkizuneko niarentzat. Gutun filmatu hori bigarren saioan muntatuko dute, zinemagilearen laguntzaz, eta etxera eraman ahal izango dute tailerra amaitutakoan.

Marina Lameiro. Nafar zinemagilea, Ikus-entzunezkoen Komunikazioan lizentziaduna URJC unibertsitatean, eta Sorkuntza Dokumentalean masterduna UPF unibertsitatean. 2014an eta 2015ean artista egoiliarra izan zen New Yorkeko UnionDocs zentroan, eta 2018an egin zuen bere lehen filma, Young & Beautiful. Punto de Vista jaialdian estreinatu zuen, eta Feroz sarietarako izendapena jaso zuen.

Informazio praktikoa. 8-12 urtekoentzat, Mendillorriko Civivoxean. Parte hartzaileek kamera bat beharko dute (nahikoa da mugikorraren kamerarekin). Otsailaren 8an, larunbata, 10:00etatik 14:00etara, eta otsailaren 15ean, larunbata, 30 minutuz (parte hartzaileekin zehaztuko da). Kostua: 5 €.

Haurrak: tailer gutun filmatuak Haurrak: tailer gutun filmatuak
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.