2018az geroztik, hezkuntza programa da Punto de Vista jaialdiaren barruan garrantzi handiena lortu duen sailetako bat. Izan ere, Iruñeko Planetarioan, Nafarroako Filmotekan, Civican zentroan eta Civivox sarean gauzatutako programei esker, jaialdiko jarduerak hiritar gehiagorengana hedatu dira, haur, familia, nerabe zein heldu. Hezkuntza programaren barruan, hainbat tailer eta proiekzio egingo dira otsailean zehar eta jaialdiak iraun bitartean, martxoaren 2tik 7ra.