Labs

Punto de Vista Labs jakintzak trukatzeko eta elkarrekin sortzeko espazioa da. Aurreko edizioetan, hainbat zinemagile gailen aritu dira bertan, hala nola Rick Prelinger, Luke Fowler, Carlos Casas edo Xabier Erkizia, baita Lagartijas Tiradas al Sol (Mexiko) eta Echo Park Film Center (Los Angeles) kolektiboak Tate Modern (Londres) museoko Museum of Clouds ekimen ibiltariak ere.

Punto de Vista Labs ekitaldiko jarduerak askotarikoak izango dira, hala nola tailerrak, elkarrizketak, hitzaldiak edo podcast bat egitea, eta Baluarten eta Uharteko Arte Garaikide Zentroan egingo dira. Elkarrizketetan eta hitzaldietan sartu ahal izateko sarrera hartu behar da, eta proiekzioetarako sarrerekin batera jarriko ditugu salgai. 

Rabih Mroué

ABSENTE DAGO, BAINA ITZUL DAITEKE
Tailerra

Absentziari buruzko tailer honek gogoeta egiten du ideia horren inguruan eta hainbat galdera egiten ditu; besteak beste, nola egin diezaiokegun aurre desagertzea, hutsa, memoria, zurrumurruak, gerra eta heriotza bezalako gaiei.
Absentzia, aukera gisa egia, gezurra, errealitatea eta fikzioa bezalako nozioekin jolasteko, arrastoak desitxuratzeko, alde batetik bestera igarotzeko, mugarik gabe, zeinuak leheneratuz, arauak astinduz eta ziurtasuna inarrosiz, politikak duen zeregina deskubrituz errealitate “irreal” edo birtual berri bat sortzeko.
Tailerrean parte hartzen dutenak gonbidatzen dira gogoeta eta lan egitera, bakarka edo taldean, absentziaren gaia landuko duten proposamenei buruz eta beren esperientzia eta inguruabar partikularrekiko urruntzeari buruz.

Rabih Mroué Beiruten jaio zen eta Berlinen bizi da. Antzerki zuzendaria, aktorea, artista bisuala eta antzerki egilea. Beirut Art Centerren (BAC) kofundatzailea eta TDR/The Drama Review-ren editore kolaboratzailea da. Haren antzerki lanak eta erakusketak nazioartean erakutsi dira: besteak beste, dOCUMENTA (13), MoMa eta Centre Pompidou. 

Rabih Mroué

Isaki Lacuesta

EKO IRUDIAK
Hitzaldia

Zinema aretoetatik haratago existitzen da, forma amaigabeak ditu. Lacuestak bere instalazio, erakusketa eta kontzertu interaktibo batzuk erakutsiko ditu, berak pelikulatzat hartzen dituen lanak, nahiz eta espazioaren inguruan pentsatuta egon, ikuslea mugitzera, antzeztera eta azken muntatzailea izatera gonbidatuz. Judith Revault d 'Allonesek, Pompidou Zentroko Lacuestaren atzerabegirakoaren komisarioak, idatzi zuen bezala: "Bikoizketak eta dualtasunak Isaki Lacuestaren sorkuntza ardazten dute. (...) Ikusi eta berrikusi, hainbat ikuspegitatik. Ez da método bat marrazten, politika bat baizik, eta filmak banatu egiten dira ". Irudiek ere oihartzuna egiten dute.

Isaki Lacuestak (1975, Girona) bederatzi film idatzi eta zuzendu ditu; horietako azkena, "Entre dos aguas", bere bigarren Urrezko maskorra irabazi zuen Donostiako Nazioarteko Zinemaldian, eta film onenaren eta gizonezko aktore onenaren sariak Mar del Platako Jaialdian, baita zazpi Gaudi sari ere, tartean katalanez besteko film onena eta zuzendari onena. Bere filmak mundu osoko jaialditan eta zentro artistikoetan proiektatu dira, hala nola New Yorkeko MOMA, Lincoln Center, Anthology Film Archives (New York), CCCB. Parisko Georges Pompidou Zentroak eta Washingtongo National Galleryk ere bere lanari buruzko atzerabegiradak eskaini dituzte.

Isaki Lacuesta

Xabier Erkizia

1 GERTAREA

2 GERTAREA

3 GERTAREA

4 GERTAREA

5 GERTAREA

6 GERTAREA

7 GERTAREA

EZ DA IKUSPUNTURIK BELARRIARENTZAT

Podcast

Bobina baten urruneko intziria edo proiektore baten haizegailu diskretoak salatzen dute ez dela isiltasunik zineman. Zinema emanaldiaren amaieran, bozgorailuak itzalita, lo geratzen den areto urrunenean ere gertatzen da zinema. Harrapatzea da afera. Baliteke hortaz nagusiki begien plazererako antolatutako ekitaldi bat belarriz jasotzea saiakera antzua suertatzea. Edo akaso, paradoxikoki argigarria. Azken finean, ez al dira belarriak bi pantaila? BRBA irratiak (brba.audio-lab.org) IKUSPUNTU jaialdiarentzako osatutako begietarako irrati saiakera. Zinema jaialdiaren egunerokoa, soinuz, podcast eran.

Xabier Erkizia (Lesaka, 1975) ikerlaria, soinu artista eta ekoizlea da. Entzumenaren kulturaren arloan egiten du lan, ikerlari independente gisara nahiz erakunde, kolektibo edo artista ezberdin askorekin elkarlanean. Musika konposizioak, soinu paisaiari buruzko ikerketak, soinu instalazioak, irrati lanak eta filmetarako soinu diseinu lanak egin ohi ditu. ERTZ ekitaldiaren arduradunetako bat da (1999-2018), Arteleku zentroko soinu departamentua zuzendu zuen (2002-2014) eta hainbat erakusketa nahiz egitarauarentzako kuradore lanak egin ditu. Bere lanak Europa, Asia, Afrika eta Europako hainbat herrialdetan aurkeztu izan dira. Audiolab elkarteko kide da.

Xabier Erkizia

Ricardo Matos Cabo

RISING TIDES — SUCHIMOTO NORIAKIREN FILM DOKUMENTALAK
Proiekzioa eta hitzaldia

Tsuchimoto Noriaki dokumentalista japoniar handiak Minamata inguruko arrantzaleen komunitate txikiei buruzko filmak, gehienbat, egin zituen; izan ere, Minamata inguru hura industriaren kutsaduraren eraginpean zegoen, merkurioa dela eta. Urteak joan, urteak etorri, filmak egiteko ikuspegia aldatu zuen, hondamendiaren eta agintarien utzikeriaren ondorioz bizimoduan kalteak jasan zituzten pertsona horien borrokari eta premiei erantzuteko. Tsuchimoto-ren jarduteko moduari "sinbiotikoa" esan izan zaio, jendearekin eta jendearen ingurunearekin harreman estuan jarduten baitzuen. Hitzaldi ilustratu hau "The Shiranui Sea" (1975) filmaren emanaldiaren osagarri izango da, eta bere filmografia ezagutzen hasteko ikuspegi orokorra emango digu. Hitzaldiaren gai nagusia zera izango da, ingurumenarekin lotutako kezkek Noriakiren lanari forma eman diotela hasiera-hasierako filmetatik, eta denboraren poderioz film horiek nola aldatu diren ikusiko dugu, kezkak, aktibismoa eta kritika politikoa gauzatzeko modu baten adierazgarri; gaur egun, garai hartan bezain esanguratsua da modu hori.

Ricardo Matos Cabo programatzailea da, eta zinema independentea programatzen du. Azken proiektuei dagokienez, honako hauen atzerabegirakoak prestatu ditu: Danièle Huillet eta Jean-Marie Straub (Londres, 2019), Tsuchimoto Noriaki (Courtisane. Gante, 2019), Ogawa Shinsuke eta Ogawa Pro (Cinéma du réel, Galerie du Jeu de Paume, Paris, 2018); Londreseko The Essay zinemaldirako hainbat programaren ko-kuradore izan da (Esfir Shub, Babette Mangolte, Kidlat Tahimik, Mani Kaul, Günter Peter Straschek), eta Londreseko Zinema Korearraren Jaialdiaren dokumentalen ildoan hainbat ekarpen egin ditu. Pedro Costa zinemagile portugaldarraren filmei buruzko monografia bat argitaratu du (Cem Mil Cigarros, 2009).

Ricardo Matos Cabo

Elkarrizketak: Simon Field/Andrea Lissoni

Punto de Vista Labsen esparruan, profesionalen arteko elkarrizketa batzuk proposatzen ditugu, haien praktika eta ibilbideei buruzko ideiak trukatzeko. Formatu lasai eta intimo horrekin, betiere bi gonbidaturen arteko elkarrizketan oinarrituta, zinemaren eta beste diziplina batzuen inguruko hausnarketarako espazio berri bat sortzen dugu, dokumentala ulertzeko dugun modua zabaldu ahal izateko.

Simon Fieldek Institute of Contemporary Arts-eko (ICA) zinema arloa zuzendu zuen Londresen 1988tik 1996ra; eta Rotterdamgo Nazioarteko Zinema Jaialdia 2004ra arte. Apichatpong Weerasethakulen hainbat filmen ekoizlea da, eta Tsai-Ming Liang eta Paz Encinaren filmak koproduzitu ditu, besteak beste.

Andrea Lissoni VDrome videoarte eta zinema eskaintzen duen online plataformaren sortzaileetako bat eta programatzailea da. Zinema eta nazioarteko artearen kuradorea izan zen Tate Modern-en 2014tik 2019ra, eta gaur egun The Haus der Kunst museoko zuzendari artistikoa da Munichen.

Elkarrizketak: Simon Field/Andrea Lissoni

Elkarrizketak: Mónica Valenciano/Idoia Zabaleta

Punto de Vista Labsen esparruan, profesionalen arteko elkarrizketa batzuk proposatzen ditugu, haien praktika eta ibilbideei buruzko ideiak trukatzeko. Formatu lasai eta intimo horrekin, betiere bi gonbidaturen arteko elkarrizketan oinarrituta, zinemaren eta beste diziplina batzuen inguruko hausnarketarako espazio berri bat sortzen dugu, dokumentala ulertzeko dugun modua zabaldu ahal izateko.

Mónica Valenciano Espainiako Dantza Sari Nazionala da, koreografoa, dantzaria, poeta eta margolaria. Manuel Fernandez-Valdesek zuzendutako eta gure sekzio ofizialan hautatutako "He venido a leer la noche" dokumentaleko protagonista ere bada.

Idoia Zabaleta koreografoa, kultur kudeatzailea, irakaslea eta Moare Dantza konpainiako zuzendaria da. 2008an Azala sortu zuen, egoitza artistikoetarako gunea, sorkuntza eszenikoaren ikerketa eta dibulgazioa sustatzen duena.

Elkarrizketak: Mónica Valenciano/Idoia Zabaleta

Elkarrizketak: Rabih Mroué/Aurora Fernández Polanco

Punto de Vista Labsen esparruan, profesionalen arteko elkarrizketa batzuk proposatzen ditugu, haien praktika eta ibilbideei buruzko ideiak trukatzeko. Formatu lasai eta intimo horrekin, betiere bi gonbidaturen arteko elkarrizketan oinarrituta, zinemaren eta beste diziplina batzuen inguruko hausnarketarako espazio berri bat sortzen dugu, dokumentala ulertzeko dugun modua zabaldu ahal izateko.

Rabih Mroué antzerki zuzendaria, aktorea, artista bisuala eta antzerkigilea da. Beirut Art Center-en (BAC) fundtzaileetako bat da, eta TDR/The Drama Review aldizkariko editorea. Nazioarte mailan antzeztu eta erakutsi du dOCUMENTA (13), MoMa eta Pompidou zentroan, besteak beste. Aipatzekoa da Joana Hadjithomas eta Khalil Joreige artistekin zineman egindako kolaborazioak, besteak beste.

Aurora Fernández Polanco Arte Garaikidearen Teoria eta Historiako irakaslea da (UCM), eta "Ikuspegi kritikoak: kultura-ekologiak eta guztien ikerketak" I+G proiektuaren zuzendaria da (www.visualidadescriticas.net). Arte garaikideari eta ikusizko ikasketei buruzko saiakerak idatzi ditu, eta komisariotza hainbat erakusketa. Re-visiones (www.re-visiones.net) ikerketa aldizkari elebidunaren editorea da. Bere azken liburua Crítica visual del saber solitario da (Bilbo, Consonni, 2019).

Elkarrizketak: Rabih Mroué/Aurora Fernández Polanco
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.