Sail Ofiziala

Filmak

15 herrialdetako 23 filmek osatzen dute Punto de Vista Jaialdiaren hamalaugarren edizioko sail ofiziala; aurtengo edizioa 2020ko martxoaren 2tik 7ra bitarte izango da, Iruñean, eta 23 film horietatik 5 luzeak dira eta 18, aldiz, film laburrak, jasotako mila inskripzioa baino gehiagoren artean aukeratuak.

Hautatutako filmak honako herrialde hauetakoak dira: Estatu Batuak, Belgika, Brasil, Frantzia, Herbehereak, Portugal, Tunisia, Argentina, Egipto, Erresuma Batua, Espainia, Kolonbia, Libano, Siria eta Kurdistan. Sail Ofizialean, 10 programatan bilduko dira ikus-entzunezko hizkuntza garaikideen eta abangoardiakoen askotarikotasuna esploratzen duten filmak, hainbat gairen inguruan. Errepikatzen diren esplorazio eta gaien artean daude, besteak beste, familiaren historia berregiten ari diren zinemagile gazteek beren jatorria eta nortasuna bilatzea; ahots feministak belaunaldi aldaketatik eta sorkuntzaren aldaketatik hasi eta amaren herentziari buruzko eta aldarrikapen ekologistei buruzko hausnarketarekin bukatu, betiere ikuspegi feminista batetik begiratuta eta bereziki erreparatuta naturaren denborak eta dinamikak errespetatzeari.

Zinema garaikideko izen handiak aurki ditzakegu sail ofizialean: Lawrence Abu Hamdan, Ben Rivers, Éric Baudelaire, Lynne Sachs, Ana Vaz eta Laura Huertas Millán, besteak beste. Sail ofizialaren programazioa Nuria Cubas, Matías Piñeiro, María Palacios Cruz, Miguel Zozaya eta Garbiñe Ortegak prestatu dute.

3 film mundu osoan lehen aldiz estreinatuko dira, 2 film nazioartean lehen aldiz estreinatuko dira (jatorrizko herrialdetik kanpo proiektatzen den lehen aldia da) eta 12 film Espainian lehen aldiz estreinatuko dira; beraz, fikziozkoa ez den zinemari dagokionez, bai nazioan, bai nazioartean Punto de Vista funtsezko hitzordua dela berresten da. 

Goiburua

Goiburua

PUNTO DE VISTA 2020 TRAILER, CREATED BY LOIS PATIÑO

“Pieza horietan, gaueko itsasoaren behaketa arakatu nahi nuen, trantsizio oniriko moduan. Iaz egin nituen bideoinstalazioetan oinarrituta sortu zen ideia; bideoinstalazio horietan, irudia desitxuratu egiten dut kristalak eta prismak erabilita, abstrakzio maila handiagoa lortzeko, irrealago bihurtzeko. Nire asmoa sentsazio espektral eta onirikoa transmititzea da, loaldiaren eta esnaldiaren artekoa, gu kulunkatzen gaituen urruneko itsasoaren irudiak ametsetako irudiarekin bat egiten duela, loak zeharo hartzen gaituen arte”. Lois Patiño

Lois Patiño
Lois Patiñok (Vigo, 1983) psikologia ikasi zuen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean eta, aldi berean, zinema-ikasketak ere egin zituen Tai Arteen Unibertsitate Zentroan. Zinemagintzako prestakuntza jasotzen jarraitu zuen New York Film Academy (NYFA) eskolan, baita Bartzelonan ere, Pompeu Fabra Unibertsitatean Sorkuntzako Dokumentalari buruzko masterra egin baitzuen. Bideosorkuntzako ikastaroak egin ditu Berlingo Universität der Künst unibertsitatean, eta tailerrak ere egin ditu hainbat artista eta zinemagileekin, hala nola Joan Jonas, Pedro Costa, Víctor Erice, José Luis Guerín edo Daniel Canogar. Bere bideoak eta bideoinstalazioak nazioarteko arte zentroetan egon dira ikusgai, eta bere filmak zinema jaialdi ugaritan: Locarno, Rotterdam, Nueva York, BAFICI eta Oberhausen, besteak beste. 

Kartela

Kartela

SENTSAZIO OZEANIKOA
Punto de Vistaren irudi kontzeptuak ideia ozeanikoa du ardatz, programazioaren zati batean presente dagoena. Dani Sanchisek diseinatutako irudia hiru karteletan osatuta dago. Elementu hauek aurki ditzakegu: urdina, pultsio gisa; ozeano dekonstruitu eta aztoratua; eta edertasun natural zatikatua. Hiru elementu hauek irudiaren sostengu dira, eta esplizitua den horretatik harago joatera gonbidatzen gaituzte.

Dani Sanchisek (Dénia, 1976) 2002an sortu zuen bere diseinu-, komunikazio grafiko- eta ilustrazio- estudioa, batez ere kartelen diseinuan, liburuetan, identitate korporatiboan, komunikazio grafikoan, brandingean, sarean, ilustrazioan eta collagean espezializatua. Batik bat kultura-esparrurako, zinema-sektorerako, argitaletxeentzako, prentsarako eta marka komertzialentzako proiektuak egiten ditu. Hauek dira bere premisa nagusiak: koherentzia, funtzionaltasuna, xehetasunen zaintza handia eta gizarte-erantzukizuna. Ezinbesteko komunikabide eta komunikabide agortezin gisa ulertzen du ikusmenezko hizkera. Sanchisen jarduera gauza hauetan datza: paseatzea, behatzea, aurkitzea, aztertzea eta egitea edo ez egitea erabakitzea, erresistentzia-baliabide gisa. Diseinatzaile grafikoaren lana artista plastikoarenarekin uztartzen du. Arlo horretan collage eta assemblage teknikak erabiltzen ditu piezak egiteko.

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.