Epaimahaiak

Hila Peleg

Hila PelegHila Peleg kuradorea eta zinemagilea da. Arestian, banakako erakusketen, eskala handiko erakusketa kolektiboen eta diziplina arteko kultur ekitaldien komisarioa izan zen arte bisualen, zinemaren eta arkitekturaren arloetan. Manifesta 7 bienalaren kuradorekidea eta Shanghaiko 10. Bienalaren zinema programaren kuradorea izan zen. 2010 eta 2014 artean, Berlingo Foro Dokumentalaren zuzendari artistikoa izan zen; egitasmo horretan, jardun dokumental garaikideak eta historikoak aurkezten dira diziplina arteko testuinguru batean. Berriki, documenta 14 egitasmoaren kuradorea izan zen. Zinema dokumentalean eginiko lanagatik ere ezaguna da. Besteak beste, A Crime Against Art (2007) eta Sign Space (2016) lanak egin zituen, artearen espazio instituzionala informatzen duten eztabaidekin nahasten diren behaketan oinarritutako dokumentalak. Documentary Across Disciplines liburuaren argitaratzailea da eta gaur egun, Berlingo Haus der Kulturen der Welt zentroan lan egiten du kuradore.

Simon Field

Simon FieldSimon Field zinema zuzendaria izan zen Londresko Institute of Contemporary Arts (ICA) zentroan 1988-1996 artean. Orduan, Rotterdameko Nazioarteko Zinema Jaialdiaren (IFFR) zuzendari bihurtu zen 2004 arte. Rotterdametik irtendakoan, Keith Griffithsen Illuminations Films enpresan hasi zen lanean Apichatpong Weerasethakul, Tsai Ming-liang eta Paz Encinaren filmak koproduzitzeko, baita Peter Sellarsen beste batzuk ere New Crowned Hope Festival (2006) jaialdirako. Orduz geroztik, Apichatpongekin lan egin du batik bat.
Urrezko Palmondoa irabazi zuen Uncle Boonmee Who Can Recall His Past Lives (2010) filma produzitu zuten, baita pantaila askotan ikusteko Primitive (2009) instalazioa eta Cemetery of Splendour (2015) filma ere. Gaur egun, Kolonbian filmatutako bere film luze berriaren (Memoria) produkzio exekutiboko lanetan ari da.

Haden Guest

Haden GuestHaden Guest zinema historialaria, kuradorea eta Harvard Film Archive (HFA) artxiboaren zuzendaria da. HFAren zinematekaren programaren gainbegiratzailea eta kuradorea da, baita bertako film eta eskuizkribuen bildumarena ere. Viennale, Oberhausen eta Mar de Platako zinema jaialdietarako programen komisarioa izan da, eta Lisboako Calouste Gulbenkian Fundazioaren eta Museoaren programena ere bai. Soon-Mi Yooren Songs from the North lanaren ekoizlea izan zen. Lan horrek Urrezko Lehoinabarra irabazi zuen Locarnoko Jaialdian (2014), beste sari batzuen artean. Harvard Unibertsitateko Arte, Zinema eta Ikusizkoen Ikasketetako irakasle titularra da.

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.