15 herrialdetako 23 filmek osatzen dute Punto de Vista Jaialdiaren hamalaugarren edizioko sail ofiziala; aurtengo edizioa 2020ko martxoaren 2tik 7ra bitarte izango da, Iruñean, eta 23 film horietatik 5 luzeak dira eta 18, aldiz, film laburrak, jasotako mila inskripzioa baino gehiagoren artean aukeratuak.
Hautatutako filmak honako herrialde hauetakoak dira: Estatu Batuak, Belgika, Brasil, Frantzia, Herbehereak, Portugal, Tunisia, Argentina, Egipto, Erresuma Batua, Espainia, Kolonbia, Libano, Siria eta Kurdistan. Sail Ofizialean, 10 programatan bilduko dira ikus-entzunezko hizkuntza garaikideen eta abangoardiakoen askotarikotasuna esploratzen duten filmak, hainbat gairen inguruan. Errepikatzen diren esplorazio eta gaien artean daude, besteak beste, familiaren historia berregiten ari diren zinemagile gazteek beren jatorria eta nortasuna bilatzea; ahots feministak belaunaldi aldaketatik eta sorkuntzaren aldaketatik hasi eta amaren herentziari buruzko eta aldarrikapen ekologistei buruzko hausnarketarekin bukatu, betiere ikuspegi feminista batetik begiratuta eta bereziki erreparatuta naturaren denborak eta dinamikak errespetatzeari.
Zinema garaikideko izen handiak aurki ditzakegu sail ofizialean: Lawrence Abu Hamdan, Ben Rivers, Éric Baudelaire, Lynne Sachs, Ana Vaz eta Laura Huertas Millán, besteak beste. Sail ofizialaren programazioa Nuria Cubas, Matías Piñeiro, María Palacios Cruz, Miguel Zozaya eta Garbiñe Ortegak prestatu dute.
3 film mundu osoan lehen aldiz estreinatuko dira, 2 film nazioartean lehen aldiz estreinatuko dira (jatorrizko herrialdetik kanpo proiektatzen den lehen aldia da) eta 12 film Espainian lehen aldiz estreinatuko dira; beraz, fikziozkoa ez den zinemari dagokionez, bai nazioan, bai nazioartean Punto de Vista funtsezko hitzordua dela berresten da.