Hautaketa batzordea

ZUZENDARI ARTISTIKOA

Garbiñe Ortega

Garbiñe OrtegaOrtegaren lan kuratoriala nazioarteko honako hauek bezalako instituzioetan erakutsi da: Lincoln Center-eko Film Society (NY), Tate Modern (Londres), Vienako Film Museum, Washingtoneko National Gallery of Art edo Pacific Film Archive (California), besteak beste. Euskal Herrian garatutako Zineleku ikus-entzunezko heziketa eta erakusketa proiektuaren baterako sortzailea da. Elias Querejeta Zine Eskolan eta ESCAC-en (Bartzelona) irakaslea da. Gaur egun, Punto de Vista-ren zuzendari artistikoa da.

HAUTAPEN-BATZORDEA

Nuria Cubas

Nuria CubasZinema eta literatura ikasi ditu Madrilen. 2004an, Mexikoko Hirira joango da zinema-ikasketak sakontzera. 2013. urtean, “Pasajes de Cine” proiektua abian jarriko du, ikus-entzunezko hedapenerako espazioa Madrilen. 2015ean, berriz, FILMADRID sortu eta zuzenduko du; hau da, Madrilgo Nazioarteko Zinema Jaialdia. Gaur egun, Madrilgo Neomudejar Aretoko programatzailea da.

Matías Piñeiro

Matías PiñeiroZinema Unibertsitatean ikasiko du, eta, bertan, Zinematografia eta Zinemaren Historia irakatsiko ditu. 2011. urtean, Estatu Batuetara joango da Harvard Unibertsitateko Radcliffe beka egitera. Haren filmografian, ondorengoak aurki ditzakegu: "El hombre Robado" (2007), "Todos mienten" (2009), "Rosalinda" (2010), "Viola" (2012), “La Princesa de Francia” (2014) eta "Hermia & Helena" (2016). Gaur egun, New Yorken bizi da, eta Zinema irakaslea da Pratt Institute-ean.

María Palacios Cruz

María Palacios CruzKomisarioa, idazlea eta akademiko espezializatua da abangoardiako zineman. Gaur egun, LUXen zuzendariordea da, Londresen; hots, artisten ikus-entzunezko praktikak babesten dituen erakundearena. Horrez gain, Courtisane Jaialdiaren zuzendaria izan zen Ganten, Belgikan. Proiekzioen, ekitaldien eta erakusketen komisarioa izan da makina bat jaialdi eta instituziotan; tartean, Tate Britain (London), Union Docs (New York), Cinematek (Brussels), Centre Pompidou (Paris) eta M HKA (Antwerp). The Visible Press-en baterako sortzailea da, zinemagileen eta zinemagileei buruzko idatziak argitaratzen dituen argitaletxea Londresen. Gaur egun, Elías Querejeta zinema-eskolako komisario-arloaren arduraduna da.

AURRETIKO AUKERAKETA

Miguel Zozaya

Miguel ZozayaDoktorea Teoria, Analisi eta Dokumentazio Zinematografikoan, Euskal Herriko Unibertsitatean. Historialari zinematografiko gisa, artikuluak argitaratu ditu hainbat liburu eta aldizkari akademikotan eta kongresu batzuetan parte hartu du, baita Nafarroako Unibertsitateko bi ikerketa-proiketutan ere X Films produkzio-etxeari buruz. Programatzaile gisa, komisario aritu da Ateneorako eta Nafarroako Filmotekarako hainbat ziklotan, besteak beste.

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.