SENTSAZIO OZEANIKOA
Punto de Vistaren irudi kontzeptuak ideia ozeanikoa du ardatz, programazioaren zati batean presente dagoena. Dani Sanchisek diseinatutako irudia hiru karteletan osatuta dago. Elementu hauek aurki ditzakegu: urdina, pultsio gisa; ozeano dekonstruitu eta aztoratua; eta edertasun natural zatikatua. Hiru elementu hauek irudiaren sostengu dira, eta esplizitua den horretatik harago joatera gonbidatzen gaituzte.
Dani Sanchisek (Dénia, 1976) 2002an sortu zuen bere diseinu-, komunikazio grafiko- eta ilustrazio- estudioa, batez ere kartelen diseinuan, liburuetan, identitate korporatiboan, komunikazio grafikoan, brandingean, sarean, ilustrazioan eta collagean espezializatua. Batik bat kultura-esparrurako, zinema-sektorerako, argitaletxeentzako, prentsarako eta marka komertzialentzako proiektuak egiten ditu. Hauek dira bere premisa nagusiak: koherentzia, funtzionaltasuna, xehetasunen zaintza handia eta gizarte-erantzukizuna. Ezinbesteko komunikabide eta komunikabide agortezin gisa ulertzen du ikusmenezko hizkera. Sanchisen jarduera gauza hauetan datza: paseatzea, behatzea, aurkitzea, aztertzea eta egitea edo ez egitea erabakitzea, erresistentzia-baliabide gisa. Diseinatzaile grafikoaren lana artista plastikoarenarekin uztartzen du. Arlo horretan collage eta assemblage teknikak erabiltzen ditu piezak egiteko.