Saio bereziak

Saio bereziek dokumentalaren kontzeptua zabaltzea dute helburu, proiekzio zinematografikoetatik harago. Erakustaldi paregabeak, irudiak, hitza eta musika zuzenean lotzen dituzten erakusketak eta ikuskizunak.

Inaugurazioa - "Zumiriki"

ZUMIRIKI
Oskar Alegria, Espainia, 2019, 122'
Zinemagileak egurrezko etxola bat eraikitzen du Arga ibaiertz isolatu batean, haurtzaroan jokatzen zuen irlatik hurbil. Egun, irla urperaturik dago, bere lurra ikusezina, urtegi baten pareta eraiki zutenetik. Irlako arbolek, haatik, oraindik zutik diraute, hautsitako jostailu baten mastak bailiran ur erdian. Zumiriki —ibai erdiko uhartea esan nahi duen euskal hitz zaharra— memoriaren naufragio bat da, lau hilez baso batean bakartuta bizitzearen esperientzia, lagun bakartzat harturik bi oilo, baratze txiki bat eta 11 ordu, 36 minutu eta 23 segundotan betirako gelditu den erloju bat. Kamera ilun baten antza duen aterpeak irudiak eta hitzak erregistratzen ditu, haiek desagertu aurretik. Halaber, beste denbora eta leku batean, Euskal Pirinioetako txaboletan bakardadean bizi diren artzainen azken gauen bilduma bat erregistratzen da.

Inaugurazioa - "Zumiriki"

Itxiera

HEMEN ETA HAN ALDI BEREAN EGOTEKO
Isaki Lacuesta
Proiekzioa, zuzeneko ahotsa eta soinu-emanaldiarekin. Elkar gurutzatzen diren bi ahots, kantua eta kontakizuna. Bidaian joango gara Hegoafrika, Errusia, Kuba, Qatar, Mexiko, Espaina eta izkinako auzora, "ikusi eta filmatu ditudan irudiak, veste irudi batzuk gogorarazten dizkidatenak, ikusi eta filmatu ez ditudanak" abiapuntu hartuta. Zinemak bi garaitan eta aldi berean bi espacio ezberdinetan bizitzeko aukera ematen digula gogoratuz hasiko da Saioa, eta Iruñeko ospakizun batean amaituko da, inspirazio poetikorako gune gisa.

Itxiera

Barbara Hammerri omenaldia

Barbara Hammer-ek zinema feministaren historia idazten lagundu zuen, laurogeitik gora film eginda. Lesbianismoa modu sentsualean esploratu zuen, eta narratiba nagusiari aurka egin eta sexualitatea eta gorputza kontatzeko modu berriak proposatu zituen. So Mayer idazle eta aktibistaren hitzetan, emakume lesbianen bizia pantailara eraman zuen aitzindari esperimentala izan zen. «Hammerrek zinema lesbikoa definitu zuen ia bakarka, bere esperimentazio formalaren eta konpromiso politikoaren indar bikoitzarekin. Bere filmek islatzen duten moduan, eskuzabala izan zen espirituz, buruz eta gorputzez, eta zinemaren paisaia ez ezik, gure bizitzena eta queer historiena ere aldatu zuen». Barbara Hammer hil eta urtebetera Punto de Vistak omenaldia egin nahi dio ezinbesteko artista honi, saio berezi batekin.

Barbara Hammerri omenaldia
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.