Entzungo duzuena aurki argitaratuko den LP baten aurpegietako bat da; The Works and Days: The Black Sections albumarena, zeina The Works and Days (of Tayoko Shiojiri in the Shiotani Basin) filmetik sortu zen. Filma C.W. Winter eta Anders Edströmen bigarren film luzea da, Japoniako Kyoto prefekturako mendiko herri batean hamalau hilabetez filmatutako zortzi orduko fikzio geografikoa. Albuma, berriz, soinu collage bat da, filmeko produkzio materialetik abiatuta berrargitaratutakoa, eta Tim Berne & Bill Frisell, Tony Conrad, Graham Lambkin, Mary Jane Leach, Alvin Lucier, Phill Niblock, Folke Rabe, Éliane Radigue eta Akio Suzukiren musika laburpenak biltzen ditu.
C.W. Winter Newport Beachen jaio zen, Kalifornian. 2020an, Artearen Teoria eta Praktika doktoregoa amaitu zuen Oxfordeko Unibertsitatean. MFA egin zuen California Institute of the Arts unibertsitatean, non Thom Andersen, James Benning eta Allan Sekularekin harreman estuan ikasi zuen. Anders Edströmekin bi film luze zuzendu ditu: The Works and Days eta The Anchorage. Bere idatziak Cinema Scope, Moving Image Source, Purple eta Too Muchen agertu dira. Gaur egun irakaslea da Royal College of Art unibertsitateko Eskultura Sailean. Oxforden bizi da, Erresuma Batuan.