Foku garaikideek mugimenduan dagoen irudia lantzen duten artisten programa monografikoak aurkezten dituzte eta nekez erakusten direnak fikziozkoa ez den zinema jaialdien testuinguruan.
Robert Fenz zinemagile eta artista ameslaria izan zen. Mugimenduan zeuden irudi dinamikoak sortu ohi zituen, eta irudi horiek zuzenean hitz egiten digute lekuekin eta galkorrarekin zuen pasiozko loturaz. Izugarrizko trebezia zuen kontatu gabeko historiak biziberritzeko. 50eko eta 60ko hamarkadetako kaleetako argazki handiek inspiratua, eta filma film gisa filmatzeari lotua, Fenzek irudi izugarri ederrak, berritzaileak eta askotan sutsuak asmatu zituen, zinemaz zuen ideiari ―munduaren pertzepzio nagusiei aurre egiteko gai zen adierazpen forma gisa― berebiziko forma eman ziotenak.
Pedro G. Romero, artista izateaz gainera, beste zeregin asko ditu: erakusketen komisarioa, kritikaria, arte historialaria, idazlea, dantza eta antzerkiko zuzendari artistikoa —adibidez, Israel Galvánekin, 1998az geroztik—, musika zuzendaria eta, orain, zine zuzendaria. Gustukoa da flamenkoa eta beste alderdi batzuen gainetik aldarrikatzen du hori. Antzokietan eta arte galerietan ez ezik, erakusketa gune nagusietan ere erakutsi era erakutsi du bere lana: Fundaciò Antoni Tápies, CA2M, Museo Picasso (Bartzelona), MNCARS, Veneziako Bienala, Kunstvereim (Stuttgart), Sao Pauloko Bienala, Bergen Assembley eta Documenta (Kassel). pie.flamenca-ren sortzailea eta kidea da: Flamenko Ikasketa Moderno eta Garaikideen Plataforma Independentea.
Saioa Nicholas Zembashi eta Lawrence Abu Hamdan Forensic Architectureko kidearen eskutik.