Xabier Erkizia soinu-artista, ekoizlea eta musikari da, eta bere lanaren ezaugarri nagusia entzumena eta soinua barne biltzen duen sorkuntza forma ororen gaineko jakin-mina eta ikerketa da.
Roomtone, gela tonua deitzen zaio filmaketa zinematografikoetako lokalizazioetan, bereziki espazio itxietan, soinu teknikariek grabatu ohi dituzten grabaketa isilei. Haietan, itxura batean, ez da ezer gertatzen. Ez da aktorerik, ez ahotsik, ez akziorik. Lekuaren airea jasotzen dute, beranduago filma muntatzerakoan eraikiko den soinuzko fikzioa sinesgarri izateko beharrezkoa den airea. Normalean hondoko zarata deituko genukeen hori fikzioaren arnasketa besterik ez da. Zinemaren zarata isila, gure memoria zinematografikoen harrabots apalenetan zenbat hondakin eta zenbat bitxi gordetzen den ulertzeko balio duen xuxurla.
Xabier Erkizia soinu-artista, ekoizlea eta musikari da, eta bere lanaren ezaugarri nagusia entzumena eta soinua barne biltzen duen sorkuntza forma ororen gaineko jakin-mina eta ikerketa da. Bere lanak batik bat instalazioak, lan fonografikoak, irratikoak, ikus entzunezkoak, idatzizko saiakerak eta nazioartean sarituriko ikus entzunezko lanetarako soinu bandak dira.