Tailer honetan, zinemarako konposizioaren atzean dagoen mundua aurkeztuko zaie gazteei, modu didaktiko batean. Animazioko soinu banda bat konposatzeko prozesua aztertuko dugu, musikaren tratamendu bereziagatik, askotariko sonoritateengatik eta sinkroniagatik. Era berean, animazioko narratiba musikala ere aztertuko dugu, eta kolore musikalen paleta jakin batzuk aukeratzeko prozesuaren berri izango dugu. Tailerrean, animazioko zinemarako konposizio prozesuaren zuzeneko esku-hartze musikala ere egingo da.
Paula Olaz (Iruñea, 1989) soinu banden konposatzailea da. Berklee College of Music eskolan ikasi zuen, eta graduondokoan cum laude aipamena lortu zuen. Film askotan lan egin du, hala nola Handia, Errementari, Crónica de una tormenta, Nora, Dantza, La trinchera infinita, Malpaso eta Bi urte, lau hilabete eta egun bat. Unibertsoko soinu mundua ere ikertzen du, eta 2017an Londreseko Air Studios ezagunetan Child of the Universe obra grabatu eta zuzendu zuen European Space Agency erakunderako. Gaur egun, Ikerketa Nuklearrerako Europako Kontseiluarekin (CERN) elkarlanean jarduten du, eta Anthropological Research Institute on Music, Emotion and Human Societies (ARI) erakundean artista elkartua da.
Informazio praktikoa. Otsailaren 27a, larunbata, Civivox Condestablen. Bi saio: 10:00-11:30 eta 12:00-13:30. Emanaldi bakoitzean 6 bikoterentzako plazak daude (haur bat heldu baten laguntzaz). 7 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Izen ematea Civivox Sarearen bidez.