Elkarrizketa lasaien bidez, bi gonbidaturen praktikak eta ibilbideak elkarrizketan jartzen ditugu. Formatu hori Punto de Vista Labs sailean txertatuta dago, eta zinemari eta beste diziplina batzuei buruzko hausnarketak partekatzeko topagune lasaia dela pentsatzen da. Aurten Alex Horwath eta Maria Palacios, Nicole Brenez eta Manuel Asin, eta Pedro G. Romero eta Idoia Zabaleta arituko dira solasean.
Alexander Horwath eta Maria Palaciosen arteko solasaldia (streaming)
Alexander Horwath egile eta komisarioa da. Viennaleko (1992-97) eta Vienako Austriako Zinemaren Museoko (2002-17) zuzendaria izan zen. Vienako Arte Ederren Akade- miaren kontseiluko kide da eta zinemaren historia irakasten du Vienako Zinema Akademian.
María Palacios Cruzek programatu, idatzi eta zinema irakasten du. Komisariotza koordinatzailea da Elias Querejeta ZineEskolan eta programatzailea Punto de Vista eta Courtisane jaialdietan. Londresen bizi eta lan egitendu, eta hiri horretako The Machine That Kills Bad People zine-kluba programatzen du, ICA institutuan, Erika Balsom, Beatrice Gibson eta Ben Rivers-ekin batera. Lis Rhodes artista britainiarraren idazkien antologia bat editatu zuen (2019) eta Garbiñe Ortegarekin batera Ute Aurand, Helga Fanderl, Jeannette Muñoz eta Renate Samiren lanari buruzko argitalpena editatu du (2020).
Nicole Brenez eta Manuel Asinen arteko solasaldia
Nicole Brenez Zinematografia Ikasketen irakaslea da Sorbona Nouvelle Unibertsitatean, Fémis-eko Analisi eta Kultura departamentuko zuzendaria 2017tik, eta Frantziako Zinematekako abangoardiako zinema zikloko kontserbatzailea 1996tik. Chantal Akerman-ekin (Almayer 's Folly, 2011) lan egin zuen eta gaur egun Jean-Luc Godard (2015-orainaldia) eta Jacques Kebadian-ekin (2016-orainaldia) lan egiten du.
Manuel Asín Madrilgo Arte Ederren Zirkuluko zinema arloko koordinatzailea da. Jean-Marie Straub eta Danièle Huilleten zinemaren inguruko bi libururen edizio eta hitzaurreen egilea da: Escritos (2011) eta Hacer la revolución es volver a colocar en su sitio cosas muy antiguas pero olvidadas (2016). Elías Querejeta Zine Eskolako eta Master LAVeko irakasle-taldeko kidea da.
Pedro G. Romero eta Idoia Zabaletaren arteko solasaldia
Pedro G. Romero artista polifazetikoa da, eta jarduera bizia garatu du hainbat diziplinatan: eskulturan, pinturan, performance-an, antzerkian, gidoigintzan, etab. Horrez gain, arte- eta literatura-kritikaria, editorea, entsegugilea eta flamenkoan aditua da. Bere lanaren gai nagusia irudiari buruzko hausnarketa eta ikerketa da, irudia denbora historiko, biologiko, psikologiko edo ahozkoaren aurkako erresistentzia-puntutzat hartuta.
Idoia Zabaleta koreografoa, kultur kudeatzailea, irakaslea eta Moare Dantza konpainiako zuzendaria da. 2008an Azala sortu zuen, egoitza artistikoetarako gunea, sorkuntza eszenikoaren ikerketa eta dibulgazioa sustatzen duena.