Sail ofizialak jaialdiaren begirada arriskatuenetako bat erakusten digu.
Aurten, Sail ofiziala hogei herrialdetako hogeita hamabi filmek (6 film luze eta 26 film labur) osatzen dute.
Nicole Brenez, James Lattimer eta Antoine Thirion dira Punto de Vista 2021eko epaimahaikideak.
Atal Ofizialeko Hautaketa-Batzordea da: Garbiñe Ortega, Nuria Cubas, Matías Piñeiro, María Palacios Cruz eta Miguel Zozaya.
Andrea Lissoni, Idoia Zabaleta eta Andréa Picard dira Punto de Vista 2021erako nazioarteko programazio ordezkariak.
Gazteen Epaimahaiak pelikula onenaren Gazteen Saria emango du jaialdiaren amaiera-ekitaldian, Iruñean, 2021ko martxoarean 20an.
PUNTO DE VISTAREN 2020 GOIBURUA, VALENTINA ALVARADOK SORTUA
Sortzear dagoen erraboil bati so egitea, bere eguneroko zalantzazko hazteari erreparatzen diodala. Sustraiak marmoken antzera mugitzen dira, uzkurtu, usteldu, loratu egingo ote da? Hazi hitzean pentsatzen dut, existitzen ez diren gorputz ernamuinduetan, eguneroko hazkuntzan. Eraikitako paisaia baten aukerak: irudikatutako toki txiki posible zimurtu honi paper-estratuak, buztin-zatiak, argiak eta ehundurak txertatzea arduraz eta pazientziaz betetako ukipen-ekintza bat da.
LAS COSAS QUE NO FUERON TAMBIÉN SON
Punto de Vista jaialdiaren 15. edizioaren irudiak errealitate ugaritasunaren ideia irudikatzen du. Dani Sanchisen proposamenak bost kartel biltzen ditu, paisaiarekin eta naturarekin erlazionatzeko modu berriak marrazten dituztenak, beste pertsona batzuekin eta beste toki batzuetan egoteko aukerak zapuztu dituen urte honetan. Diseinuek Joseba Sarrionandiaren olerki baten bertso bat dute osagarri ("Ez diren gauzak ere badira"). Bertso horrek inspirazio gisa balio du eta erreferentzia egiten dio debeku eta ezeztapenez beteriko eta bestearekin egoteko espazioak eta moduak birkonfiguratu dituen egungo garai honi.