PUNTO DE VISTAREN 2020 GOIBURUA, VALENTINA ALVARADOK SORTUA
Sortzear dagoen erraboil bati so egitea, bere eguneroko zalantzazko hazteari erreparatzen diodala. Sustraiak marmoken antzera mugitzen dira, uzkurtu, usteldu, loratu egingo ote da? Hazi hitzean pentsatzen dut, existitzen ez diren gorputz ernamuinduetan, eguneroko hazkuntzan. Eraikitako paisaia baten aukerak: irudikatutako toki txiki posible zimurtu honi paper-estratuak, buztin-zatiak, argiak eta ehundurak txertatzea arduraz eta pazientziaz betetako ukipen-ekintza bat da.
Valentina Alvaradok Diseinu Grafikoa ikasi zuen Zuliako Unibertsitatean, eta bertan aritu zen irakasle-lanetan ere, Arteen Fakultatean. 2014an, Espainiara joan zen bizitzera, Bartzelonako Unibertsitatean arteetako master bat ikastera. Bere piezak Punto de Vista, Rotterdam, Oberhausen, (S8) Mostra de Cinema Periférico, Xcèntric eta San Francisco Cinematheque-n erakutsi dira, besteak beste. Urte horren hasieran, erresidentzia bat egin zuen LIFTen, Kanadan, ACE Cultura eta (S8)-ren beka baten barruan. 2020aren amaieran, Y si ver era el fuego instalazioa egin zuen Carlos Vásquez Méndezekin batera, Kataluniako Filmotekako LOOP erakusketen programaren barne.