Saio bereziek dokumentalaren kontzeptua zabaltzea dute helburu, proiekzio zinematografikoetatik harago. Erakustaldi paregabeak, irudiak, hitza eta musika zuzenean lotzen dituzten erakusketak eta ikuskizunak.
Punto de Vista jaialdiari hasiera emateko Dardara filmaren munduko estreinaldia, Marina Lameiro zinemagile nafarrarena eta eskualde bereko Berri Txarrak rock taldearen amaierako biran zehar errodatua.
Paisaiak Euskadiko eta Nafarroako zinema dokumentalaren filmik arriskutsuenak biltzen ditu, ez-fikzioaren aukera estetiko eta narratiboekin esperimentatzen duten arestiko lanak.
René Viénet-ek eta Hu Jie-k pertsona bakartien adibideak emango dizkigute, ez dute inolako baliabide finantzario eta logistikorik, baina, beren adimenaren indar hutsarekin, diktadura beraren aurka borrokatu ziren, bai beren orainaren berehalakotasunean (René Viénetentzat, 1944an jaioa), bai egunerokotasunik galdu ez duen beren iraganaren larritasunean (Hu Jierentzat, 1958an jaioa).
Super 8an grabatutako lanean, Jean-Claude Rousseauk erradikaltasunez barneratu zituen formatu horren materialen propietateetako batzuk, filmazioari, soinuari eta Kodachrome kartutxoei sentsualitate aszetikoaren ukitua ematea xede. Haren poetika ez da gogoeta intelektual batetik sortzen, baizik eta ikuspegi eraldatzaile batekin topo egiteak eragindako prozesu bizi eta kontraesankor batetik. Haren lehen filma prozesu horren genesia bera da. Saio honetan, zinegileak gainbegiratu duen digitalizazio berrian aurkeztuko da film hura.
THE WORLD WIDE TUNING MEDITATION, POR PAULINE OLIVEROS. SESIÓN GUIADA POR XIMENA ALARCÓN
The World Wide Tuning Meditation (2007) meditazioan, jendeari intonatzeko deia egiten zaio, ahotsarekin, bokalak erabilita eta/edo ahapeka; intonatzeko eta, aldi berrean, baita entzuteko deia ere, beren esperientzia artistikoa edo hizkuntza komuna gorabehera. Meditazio honen hasieran, soinu hodeiak entzuten dira. Ustekabean, hodei horiek harmonia bilakatzen dira, soinu eremuan barrena mugitzen diren tonu komunekin, intonazioa soinu mailan ez ezik, maila metaforikoan ere gertatzen den heinean.*
EZ DIREN GUTUNAK ERA BADIRA
Punto de Vistako zuzendari artistiko Garbiñe Ortegak ikus-entzunezko proiektu bat sortzeko ideia izan zuen: hainbat zinemagilek filmatutako gutun bat egitea pertsonalki ezagutzen ez duten eta euren zinematik ahalik eta urrunen legokeen beste zinemagile batentzat. Horrela sortu zen ‘Ez diren gutunak ere badira’. Beatrice Gibson, Nicolás Pereda, Deborah Stratman, Lynne Sachs, Raya Martin, Jessica Sarah Rinland, Alejo Moguillansky eta Diana Toucedo dira hamar film laburrez osatutako bilduma honen egile; film horiek beste dimentsio bat aurkitzen dute elkarrekin ematen direnean. Filmatutako gutun horiek askotariko pertsonei zuzendutakoak dira: Jean Vigo, Wes Craven, Chantal Akerman, Chick Strand, Michelangelo Antonioni, Danièle Huillet, Barbara Loden, Nina Menkes, Bette Gordon edo Nancy Holt besteak beste. Horren emaitza bidaia bat da, bidaia liluragarri bat euren afinitateetan, miresmenean eta sorkuntza prozesuetan barrena.