Carte blanche Nicole Brenez

René Viénet-ek eta Hu Jie-k pertsona bakartien adibideak emango dizkigute, ez dute inolako baliabide finantzario eta logistikorik, baina, beren adimenaren indar hutsarekin, diktadura beraren aurka borrokatu ziren, bai beren orainaren berehalakotasunean (René Viénetentzat, 1944an jaioa), bai egunerokotasunik galdu ez duen beren iraganaren larritasunean (Hu Jierentzat, 1958an jaioa). 

Horretarako, desinformazioaren, ideologiaren, estalketaren eta ukazioaren aurka zorroztutako irudiak erabilita. Mao par lui-même (1977) lanak, soilik artxiboz osatua, Maoren autorretratu garratza egiten du “haren gogoz bestera”. Frantziako telebistak Timonel Handia hil zen gauean eman zuen, benetan zer egiten zuen ulertu gabe, zeina, berez, indar kolpe historikoa den. Propaganda images of the Cultural Revolution (2014) lanak XX. mendeko enblemarik eraginkorrenetako eta toxikoenetako batzuen sorkuntzari eta difusioari buruzko saiakera dokumentatu zorabiagarri bat eskaintzen du. Quo Vadis? I (2020) lanean idazle, zinemagile eta editore gisa egindako ibilbidea kontatzen du René Viénetek, oso modu argitsuan, Philippe de Champaigneren erretratu jansenisten eta François Villon, Vico, Voltaire eta beste "V" ironista handi batzuen kultura kritikoaren maila dagoen eta bizi bezain minimalista den autorretratu baten bidez.

Nicole Brenez

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.