Itxiera

THE WORLD WIDE TUNING MEDITATION, POR PAULINE OLIVEROS. SESIÓN GUIADA POR XIMENA ALARCÓN

The World Wide Tuning Meditation (2007) meditazioan, jendeari intonatzeko deia egiten zaio, ahotsarekin, bokalak erabilita eta/edo ahapeka; intonatzeko eta, aldi berrean, baita entzuteko deia ere, beren esperientzia artistikoa edo hizkuntza komuna gorabehera. Meditazio honen hasieran, soinu hodeiak entzuten dira. Ustekabean, hodei horiek harmonia bilakatzen dira, soinu eremuan barrena mugitzen diren tonu komunekin, intonazioa soinu mailan ez ezik, maila metaforikoan ere gertatzen den heinean.*

 

EZ DIREN GUTUNAK ERA BADIRA

Punto de Vistako zuzendari artistiko Garbiñe Ortegak ikus-entzunezko proiektu bat sortzeko ideia izan zuen: hainbat zinemagilek filmatutako gutun bat egitea pertsonalki ezagutzen ez duten eta euren zinematik ahalik eta urrunen legokeen beste zinemagile batentzat. Horrela sortu zen ‘Ez diren gutunak ere badira’. Beatrice Gibson, Nicolás Pereda, Deborah Stratman, Lynne Sachs, Raya Martin, Jessica Sarah Rinland, Alejo Moguillansky eta Diana Toucedo dira hamar film laburrez osatutako bilduma honen egile; film horiek beste dimentsio bat aurkitzen dute elkarrekin ematen direnean. Filmatutako gutun horiek askotariko pertsonei zuzendutakoak dira: Jean Vigo, Wes Craven, Chantal Akerman, Chick Strand, Michelangelo Antonioni, Danièle Huillet, Barbara Loden, Nina Menkes, Bette Gordon edo Nancy Holt besteak beste. Horren emaitza bidaia bat da, bidaia liluragarri bat euren afinitateetan, miresmenean eta sorkuntza prozesuetan barrena.

------------------------------------------------------------------------------------

 

*Pauline Oliveros-en (1932-2016) konpositore, humanitario eta interprete bizitzaren oinarria bere sentsibilitatea eta besteena soinuen unibertsora irekitzea izan zen. 1960ko hamarkadan eragin sakona izan zuen Estatu Batuetako musikan, inprobisazioarekin, meditazioarekin, musika elektronikoarekin, mitoarekin eta erritualarekin egindako lanaren bidez. Deep Listening ® (entzumen sakona) praktika sortu zuen, eta entzun daitekeen guztia entzuteko modu gisa deskribatu zuen, egiten ari zarena gorabehera. Hain entzute biziak barnean hartzen ditu eguneroko bizitzako soinuak, natura, pentsamenduak eta soinu musikalak. Bizimodu guztien arteko komunikazioan interesatuta, arreta berezia jarri zuen «energia sonikoa sendatzeko eta taldeen barruan transmititzeko ahalmenean».* Bere sormen lana Pauline Oliveros Publications eta Ministry of Maåt etxeen bidez zabaltzen da gaur egun. (PoPandMoM.org)

*Bere funtsezko lan batetik ateratako erreferentzia: Sonic Meditations (1974).

Ximena Alarcón soinu artista eta ikertzailea da, eta migrazio sonikoak entzutea da bere interes nagusietako bat. Pauline Oliverosekin eta bere laguntzaile IONE eta Heloise Gold-ekin ikasi zuen Deep Listening ® praktika, eta 2012an hura irakasteko ziurtagiria jaso zuen. Hamahiru urteko esperientzia artistiko postdoktorala metatu du Sounding Underground-en lurpeko hiri bidaiak entzunez, eta Networked Migrations-en ametsak eta soinu inprobisazio telematikoa uztartuz. Alarconek interesa du entzute sakonak eta erlazionalak dislokazio geografiko eta kulturaleko sentimenduen aurrean ahalbidetzen duen sendabidean. INTIMAL: Interfaces para la Escucha Relacional (INTIMAL: entzute erlazionalerako interfazeak) izeneko bere proiektuan pertsonak konektatzen ditu soinu inprobisaziotik —ahotsarekin, hitzarekin eta gorputz mugimenduarekin—, eta batera aztertzen ditu oroitzapenak, leku sentimenduak eta presentzia bere migrazio bidaietan (ximenaalarcon.net).

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.