Paisaiak Euskadiko eta Nafarroako zinema dokumentalaren filmik arriskutsuenak biltzen ditu, ez-fikzioaren aukera estetiko eta narratiboekin esperimentatzen duten arestiko lanak.
Aurtengo titulu-hautaketak off-ahotsean birreraikitako biografiak esploratzen ditu hainbat teknikaren bidez (argazki- eta gutun-artxiboak, telefono-elkarrizketak), eta gogoeta bat proposatzen du oroitzapenen, bizi-bidaien eta euskal ondare historikoaren inguruan.