Epaimahaia Marta Ponsak eta Ane Rodríguez Armendárizek osatzen dute.
MARTA PONSA
Marta Ponsa arte proiektuen eta kultur ekintzaren arduradun da Jeu de Paume-n, eta bertako zinema programa eta programa publikoak antolatzen ditu. Era berean, eduki artistikoen bi online plataformak zuzentzen ditu: magazina eta espazio birtuala. Komisario gisa 1920-1950 aldiko Europako argazkilaritzari buruzko proiektuak egin ditu, baita bideo, ikusizko arte eta arte digitaleko erakusketak ere. Irudiaren eta egungo sorkuntzaren arloan lan egiten duten erakundeen ohiko lankide da; esaterako, PHotoEspaña, La Caixa fundazioa, Les Rencontres de la photographie d’Arles, Oberhausengo zinema jaialdia, CPH:DOX, Curtas Vila Do Conde, baita argazki eta diseinu eskolena ere, hala nola Eina eta Pompeu Fabra Unibertsitatea, Veveyko Argazkilaritza Goi Eskola, eta Karlsruheko Arte eta Diseinu Unibertsitatea. Le Supermarché des images erakusketako komisariokide izan zen eta gaur egun zinemagile gazteei buruzko erakusketa sorta bat prestatzen ari da.
ANE RODRÍGUEZ ARMENDÁRIZ
Ane Rodríguez Armendárizek kultur kudeaketaren arloan lan egin du azken hamabost urteetan. Programa komisariatuen eta nazioarteko galerien ardura izan zuen Madrilgo arte garaikideko azokan ARCOn (2006-2010), MUSACeko koordinatzaile nagusia eta zuzendariaren ondokoa izan zen (2010-2011), eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroko kultur zuzendaria (2012-2019). Londresko Goldsmiths Collegen urtebetez ikasketak eta ikerketak egin ondoren, 2020ko irailean Madrilgo Mataderoko egoitza artistikoen zentroan sartu zen programaren arduradun gisa. Éric Baudelaire, Itziar Okariz, Uriel Orlow eta Filipa César artistekin lan egin du, eta arreta berezia eskaini die hezkuntza-programei eta erakundea ikasteko eta komunitateak eraikitzeko gune gisa eratzeari.