Punto de Vistak Tengan Cuidado ahí fuera filmaren munduko saria hartuko du, Alberto Graciaren proiektua, X Films 2020ren irabazle gisa aukeratua.
Tengan cuidado ahí fuera
Alberto Gracia. España/Espainia/Spain. 2021. 24’. DCP
Auto bat abiadura bizian doa autopistatik, bunker batek ahanzturan desagertzeari uko egiten dion bitartean.
Beste garai bateko oihartzunak etorkizunetik iristen dira Cosmeren hondar mundura.
Alberto Graciak Arte Ederrak ikasi zuen, eskultura espezialitatean. Duela hamabost urte baino gehiago izan zuen lehen hartu-emana ikus-entzunezkoen errealizazioarekin: ekintza eta performance txikiak filmatzen zituen, eta zaborrarekin egindako makina iragankor kaxkarren mugimendua dokumentatu zuen. 2007. urtean, lehen film luzea filmatu zuen super-16 mm formatuan: Microfugas. O Quinto Evanxeo de Gaspar Hauser; film horrek FIPRESCI saria irabazi zuen Rotterdamen, 2013. urtean. La estrella errante filma jaialdi horretan bertan aurkeztu zuen 2018an. Gaur egun, hirugarren film luzea prestatzen ari da.
- Filmografia:
Tengan cuidado ahí afuera (2020), La estrella errante (2018), O Quinto Evanxeo de Gaspar Hauser (2013), Microfugas (2007)