2022ko edizioa

Sail Ofiziala

Sail ofizialak jaialdiaren begirada arriskatuenetako bat erakusten digu. 

Sail Ofiziala

Atzera begiradak

Punto de Vistaren atzera begirakoen helburua zinemaren historia birpentsatzea eta Espainian lanik ikusgai ia izan ez duten zinemagileen eta artisten lana ezagutaraztea da. Aurten, bi atzera begirako egingo dira. Amos Vogel-i buruzko atzera begirakoa, Alexander Horwath eta Regina Schlagnitweit komisario dituena, funtsezko kuradore eta Cinema 16-ren sortzaileari eginiko omenaldi gisa pentsatuta dago, haren jaiotzaren 100. urteurrena den honetan. Garbiñe Ortega izan da, bestalde, Nancy Holt-i buruzko zikloaren kuradore, eta lau programatan Land Art mugimenduaren erakusgarri handiena izan zen diziplina anitzeko artistaren lanak bildu ditu, orain arte ia ezezagunak izan baitira zinemaren arloan egin dituenak.

Atzera begiradak

Lan

Lan izena jarri diogu jaialdiko sail berriari, bertan bilduko gara hainbat modutan zinema dokumentaleko lan eta irudimen prozesuen inguruan gogoetatzeko.

Lan

Contactos

Contactos sailak gainerako arte diziplinei eta zientziak deritzogun ezagutza jarduerei zabaltzen die zinema. Eta hori bereziki garrantzitsua da gogoan zinema dokumentala hartzen badugu, zinema mota hori berez baitago bideratuta hausnarketara eta ezagutzara, gainerako arte garaikideekin partekatzen baitu errealitatea ikertzeko interesa. Sailak Espainiako zinemagintzaren historiako film erradikal eta muturretako batetik hartzen du izena, Contactos filmetik (Paulino Viota, 1970), jaialdiko lehenengo Heterodocsias Rewind sailean (2010) izandakotik.

Contactos

X Films 2022

Urtero, 2010az geroztik, Punto de Vista jaialdiak hiru errealizadore gonbidatzen ditu Nafarroan dokumental saiakera baten proiektua aurkeztu eta filmatu dezaten. X Films Proiektuak Juan Huartek 1963an fundatutako ekoiztetxe nafarretik hartzen du izena, “interes artistiko bereziko" filmak egiteko asmoz sortu zuen, eta bertan egin zituzten lehen urrats zinematografikoak Jorge Oteizak, Nestor Basterretxeak, Rafael Ruiz Balerdik, Jose Antonio Sistiagak eta beste sortzaile askok. Mezenasgo espiritu hura berreskuratuz, jaialdiak lan berri bat sortzeko eta, aldi berean, fikziotik kanpoko ahots berriak Nafarroako lurraldera hurbiltzeko aukera eman nahi die sortzen ari diren zinemagileei.

X Films 2022

Hezkuntza programa

Hirian lan komunitarioa egitea eta publikoak prestatzea da Punto de Vistaren helburu nagusietako bat.

Hezkuntza programa

Kartela

Franziskak diseinatutako edizio honetako irudia Orreagako erreka batetik, Eska ibaitik eta Argako uretatik atera da. 

Kartela

Goiburua

Estampak Punto de Vista 2022ko goiburuak sortu ditu, eta Nafarroako Fototekaren fondoko estereoskopiak berreskuratu ditu.

Goiburua
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.