1. Saioa

Banks of the Nile
Charles Urban
Erresuma Batua, 1911, 6 min, DCP, koloretan, isila

La canta delle marane
Cecilia Mangini
Italia, 1961, 11 min, DCP, koloretan, italiera

Rentrée des classes
Jacques Rozier
Frantzia, 1956, 24 min, DCP, zuri-beltzean, frantsesa

Arte honetako beste aitzindari askok bezala, Charles Urbanek denetarik saldu zuen filmak saldu aurretik. Haren zientzia eta bidaia filmei begira, “Mundua zure aurrean jartzen dugu” eslogan txundigarria asmatu zuen. Zure aurrean, ia etxetik atera ez diren eta beste zeru, beste lur eta beste ibairik ezagutzen ez duten 1911ko zure begien aurrean. Charles Urban Trading Company konpainiak Nilo ibaiaren urak ekarri zituen Kinemacolorrean, ez ziren ur urdinak, berde/gorriak ziren, eta haur egiptoarrak zuriak ez baizik eta beltzak ziren, eta kamerak ez zien misterio apurrik ere kendu.

Eta ez zien kolono britainiarrei misteriorik erantsi, paisaiarekin bat ez zetozen arren. Aitzitik, Cecilia Manginiren haur bainulariek bat egiten dute ibaiarekin, ongi nahasturik ageri dira larruazal biluziak belar ernamuinak ur zipriztinak (neskak plazeretik eta dibertimendutik kanpo geratzen dira, esate baterako, elkar ukitzeko ahaleginak egitetik kanpo, gorputza eurena ez dutelako). Offean entzuten ditugu Pier Paolo Pasoliniren haurtzaroko oroitzapen apokrifo batzuk, artean filmatu zitezkeen oroitzapenak, oraindik egon bazeuden leku eta inguruabar horiek. Dagoeneko ez dago horrelakorik. Ahotsak tarteka norako bat ematen die irudiei, halaxe dio: gosea, lapurreta, espetxea. Baina astindu ere egiten ditu: haur hauek zuen etsaiak dira, popatik bidaltzen dute gizartea.

Erromako hiritik kanpoko errekasto bat “Mississippi” bezalakoa zen Pasoliniren bandarentzat; eszenaratze egoki batez eta musikak lagundurik Amazonas gogorazten dizu Proventzako ibai batek. Zein haurrek ez du ibai batean bidaiatu nahi izan eta ibaiak eraman zezan, eraman itsasoraino? Jacques Rozierren ibaiko bidaia laburra da eta garbitokian du amaiera, eta halere... zein haur ez da bakarrik galdu eta inori kontatuko ez dizkion abenturak bizi izan etxe ondoan, zein haurrek ez du mundua zabaldu Charles Urbanek baino askoz ere baliabide gutxiagorekin?

1. Saioa
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.