Tetuán, la blanca
Arturo Pérez Camarero
Espainia, 1943, 15 min, DCP, zuri-beltza, gaztelania
La fugue de Mahmoud
Roger Leenhardt
Frantzia, 1952, 33 min, DCP, zuri-beltza, frantsesa
Amghar
Mostafa Derkaoui
Polonia, 1968, 4 min, DCP, zuri-beltza, isila
Mémoire 14
Ahmed Bouanani
Maroko, 1971, 25 min, DCP, zuri-beltza, frantsesa
Petite histoire en marge du cinématographe
Ahmed Bouanani
Maroko, 1973, 6 min, DCP, koloretan, frantsesa
Marokon, zinemaren sorrera ezin da bereizi konkista kolonialetik. Lehenengo kamerak Europako armadekin eta tankeekin batera iritsi ziren. Inbasioa eta haren ondorioak dokumentatzen zituzten propaganda biribilkiez gainera, Maroko laster bihurtu zen ekoizpen zinematografiko emankor baten agertoki. Ekoizpen horietan, bertakoak estra gisa agertu ohi ziren gehienbat, eta prestakuntza teknikoa edo artistikoa eskuratzetik at zeuden. Irudikapen figuratiboaren koloniaurreko tradiziorik ez zegoenez, zinema kolonialaren hamarkadek herrialdearen eta bertako biztanleen irudi orientalista iraunkorra ezarri zuten, eta horrek eragina izan zuen, baita ere, marokoarrek beren burua ikusten zuten moduan. Ahmed Bouananirentzat, marokoar zinemagileen lehen belaunaldiaren zeregina begirada berrorekatzea zen, beren herrikide eta jatorrizko paisaiei begiratzen berrikastea, irudikapen kolonialaren hegemoniari aurre egiteko. Horretan ahalegindu zen, adibidez, Mémoire 14 lanean, historia beste era batera kontatzen duten frantziar propaganda bobinak literalki deskonposatu eta birsekuentziatzean.