2. Saioa

L’Hirondelle et la Mésange
André Antoine
Frantzia, 1920, 79 min, DCP, zuri-beltzean, isila

Charles Pathé ekoizleak filma estreinatzea galarazi zuen, eta hirurogei urtez tiradera batean eduki zuen gordeta. Zergatik? Erantzun laburra: haren ustez “dokumentalegia” zelako-. Erantzun luzea: André Antoinek, antzerkigile eta zinemagile autodidaktak, jendetzaren artean lau lagun arrunt bereizi zituelako eta pertsonaia bihurtu zituelako, eta fikzio apur batez jantzi zituelako, bizimodu jakin bat eta benetako agertokiak ezagutzeko nahia suspertzeko moduan, baina ez garaiko ikusleak erakartzeko adina, jada ez baitziren mundua begi aurrean izatearekin gogobetetzen. Fida gaitezke diruzain baten iritziarekin? Argi dago ezetz. Hobe da bi ontzitzarretan ibaian gora egiten den bidaia honekin harritzea, Anberesetik Frantzia eta Belgika arteko mugaraino, kontrabandoaren gaiak harrapatuta eta ibaiko bizitza menderatuarekin (zakurra, katua, oiloak, errezelak, loreontziak, portzelanazko salda ontzia), ontziko lan gogorrarekin (zirga lanak barne) eta lehorreko olgeta atseginarekin (Ommergang barne!), hobe da ibai batek travelling bateko burdinbideen modura jardutea eta une oro bere ibaiertzen ikuspegi liluragarriak eskaintzea.

2. Saioa
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.