3. Saoia

Spiegel van Holland
Bert Haanstra
Herbehereak, 1950, 9 min, DCP, zuri-beltzean, elkarrizketarik gabe

Fischfang in der Rhön (an der Sinn)
Ella Bergman-Michel
Alemania, 1932, 11 min, DCP, zuri-beltzean, isila

Douro, faina fluvial
Manoel de Oliveira
Portugal, 1931, 18 min, 35 mm, zuri-beltzean, isila

Die Donau Rauf
Peter eta Zsóka Nestler
Alemania, 1969, 28 min, DCP, koloretan, alemaniera

L’Eau de la Seine
Teo Hernández
Frantzia, 1983, 11 min, DCP, koloretan, isila

A zer zortea zinemagileentzat, argiaren lagunentzat, ibaietan ura ere izatea. Jolasa biziagotzen da eta paisaia irauli egin daiteke, Bert Haanstrak Holandako ubideetan egiten duen bezala, belaontzi bat itzaltzen den kandela bihurtuz, eta urak duenaren eta urak islatzen duenaren arteko sintesiaz gozatu daiteke, xafla berean biltzen baitira igebelarrak eta hodeiak.
Eta Ella Bergman-Michelek egiten duen bezala –Alemanian artista izan zitekeena 1933ra arte eta izan ez zitekeena ordutik aurrera–, badago ur azalarekin ez baizik eta sakontasunarekin jostatzea, errekarriak, txalburuak eta arratsaldean jauzika ibiltzen diren eta amuari heltzen diotenean poliki hiltzen diren izokinak, mendeetan zehar itsasotik urrun bizi zirenen arrain izandakoak, azal daitezen. Europako ur emari handienekoa den ibaia mehe ikusten da filmean, sortu berri; ibaiek baizik ez dute lortzen aldi berean sortzen eta hiltzen egotea.
Aldean kanabera eta hamaika poltsikodun txalekoa daramatzan igandeko arrantzaletik arrantzontzietan hasi eta lonjetan amaitzen den arrantzara igaroko gara, aisialditik lanera, hiri erdiak esku hartzen duela. Oporton gaude, eta hiri horretan gurutzatzen ziren, enfatikoki, zaharra eta berria, hau da, motela eta azkarra, idi pareak tiratutako orgarekin talka egiten duen auto gidaria hegazkin bati ergelki begira dagoelako. Berriaren zati da filma, bizi-bizi garatzen da. Manoel de Oliveirak, sobietarturik eta beti umore onez, arrisku handiak hartzen ditu muntatze lanetan, lerro zuzenak, kurbatuak, diagonalak eta paraleloak bilatzen baitizkio Duero ibaiari.
Eta hori gutxi balitz, lan gehiago, Peter eta Zsóka Nestler egileei inporta zaien historia, hizki larriz eta txikiz idatzia, eskolan ikasten dena eta sekretua, gurea. Badirudi Danubio ibaian gora egiten den txangoa batez ere XVII. mendeko nekazarien matxinadak azaltzeko egiten dela. L’Hirondelle et la Mésange filmeko motibo batzuk errepikatzen dira, baina fikzioaren estasirik gabe eta Mauthausenen ostean. Eta motibo errepikaezinak inauguratzen dira, esate baterako, Budapesten Biafrako migratzaile batekin topatzen denekoa, herrialde horrek bere independentzia galdu baitzuen hurrengo urtean.
Eta azkenik, a Mexican in Paris, Teo Hernández. Sena ibaia geldi dago Parisko zubi ospetsuen pean. Teok sortzen du mugimendua super-8 kamerarekin gachet-beso batek nola, eta metaforez betetzen zaio burua: zoomari esker, ekaitz elektrikoa, su artifizial eta, aurreko filma ikustetik baldin bazatoz, bi ezpatek elkar jotzean sortzen den txinparta sorta dirudi uretan islatutako eguzkiak.

3. Saoia
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.