4. Saioa

Panorama of Gorge railway
James H. White
AEB, 1900, 1 min, DCP, zuri-beltzean, isila

Down the Hudson
Frederick S. Armitage, A. E. Weed
AEB, 1903, 3 min, DCP, zuri-beltzean, isila

The River
Pare Lorentz
AEB, 1938, 32 min, DCP, zuri-beltzean, ingelesa

La Drave
Raymond Garceau
Kanada, 1957, 20 min, DCP, zuri-beltzean, frantsesa

Paddle to the Sea
Bill Mason
Kanada, 1966, 28 min, DCP, koloretan, ingelesa

Niagarako ur-jauzietan behera erortzen den uraren indarrak zurrunbilo erraldoi bat eta ur laster batzuk eragiten ditu; halaxe askatzen du daraman indarra. Orain dela mende pasa, burdinbide ero batek aukera ematen zuen ur-jauziak miresteko, ibaiari gora eta behera laguntzeko. Eta hara joan zen Edison kameradun James H. White. Trenean igo eta travelling txundigarri bat filmatu zuen, kontrako norabidean mugitzen baitziren trena eta apar zuriz jantzitako ur lasterrak.
Hiru urte geroago, Armitagek eta Weedek travelling bat filmatu zuten Hudson ibaitik haren erriberarantz, eta elektrizatu egingo zuten fotogramen pasea bizkortuz eta motelduz, izan ere, beti izan da zinema esperimentala. Ibaian gora egiten den bidaia (izenburuak gezurra dio) feria atrakzioko bidaia bilakatzen da, non etxeek eta industriek pixkanaka zuhaitzak eta beste izaki jainkotiarrak ordezkatzen dituzten, desagerrarazteraino.
Orduan, Iparramerikan gaude eta bestelakoa da eskala, fisikoa eta erretorikoa: mitoaren eskala da. Ibai batek historia du gizaki jakin batzuk ukitzen dutenetik, ez lehenago. Eta Pare Lorentzek interes batzuen arabera kontatzen du Mississippi ibaiaren historia, bere garaikideak ibaian presak eraikitzeko beharraz konbentzitzea agindu diote. Sorgindutako izenen eta errepikamenen bidez, ibaian behera egindako hiru bidaietan zehar (orain bai), ulertzen dugu zer gertatu den: izeiak, pinuak, zedroak, intxaurrondoak eta hosto gorri biziko haritzak zeuden, eta bota egin dituzte. A zer mina ematen duen erortzen ikusteak! Zuhaitzik gabe ez dago sustrairik, eta lurrari eusteko sustrairik gabe urak eramaten du haren zati bat; geratzen den lurrak ezin du euri ura xurgatu, eta azkenean dena gelditzen da euri uren pean.
Eta maldizioa balitz egurrak flotatu ahal izatea? Quebeceko hizkuntzan drave esaten zaio enborrak ibaietan barrena garraiatzeko lanbideari. Estatu Batuetan bezala, Kanadan habeak eta egunkarietarako papera behar zituzten, eta basoak izango ziren kaltetuak. Les draveurs (enbor garraiolariek) azkartu egiten dute izotz urtzea izotza leherrarazirik, dantza egiten dute moztutako enborren gainean, eta enbor horiekin estaltzen dute Outaouais ibaia ertzetik ertzera. Oso lan gogorra da zuri egokitzen bazaizu, eta liluragarria, mundu bati ateak zabaltzen dizkiolako beste mundu bat suntsitzen duen bitartean, soilik begira bazaude. Hori erakusteaz gain, filmak grazia handiz abesten dizu Félix Leolercken ahotsarekin.

Baina graziari heltzen badiogu, gutxi dira Paddle to the Sea filmaren grazia dutenak. Paddle igerian dagoen egur puska bat da, baina asko inporta zaigu egur horren patua, mutiko batek landu baitzuen izaki antropomorfiko eta bitxi bihurtzeko. Superior aintziraren iparraldean bizi da mutikoa, eta itsasoa ikusi ezin duenez, berak landutako izakia bidaltzen du. Mutikoa ordezkatuta piezak Laku Handien sistema eta gero San Lorenzo ibaia zeharkatu beharko ditu golkora iritsi aurretik (zirkulua itxita, Niagarako ur lasterrak ikusiko ditu bide horretan). Gizakia ez denez, Paddlek berehala egin die dei animaliei, eta berdintasunean egiten du topo gauza guztiekin, izuarekin eta lilurarekin. Zirraragarria da hori.

4. Saioa
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.