De chair et d'acier
Mohamed Afifi
Maroko, 1959, 20 min, DCP, zuri-beltza-frantsesa-arabiera
Retour à Agadir
Mohamed Afifi
Maroko, 1967, 11 min, DCP, zuri-beltza-isila
6 & 12
Ahmed Bouanani, Majid Rechiche, Mohamed Abbderrahmane Tazi
Maroko, 1968, 18 min, DCP, zuri-beltza-isila
Le rocher
Larbi Benchekroun
Maroko, 1958, 11 min, DCP, zuri-beltza-frantsesa
Sin Agafaye
Latif Lahlou
Maroko, 1967, 22 min, DCP, koloretan, frantsesa
Les tanneurs de Marrakech
Mohammed Ait Youssef
Frantzia, 1967, 21 min, DCP, koloretan, frantsesa
La nostalgie du naïf
Mohammed Ait Youssef
Maroko, 1977, 10 min, DCP, zuri-beltza-frantsesa
Proiekzio horrek zinema dokumentalaren bi eskola paraleloren arteko norgehiagoka eszenaratzen du: 1/ "dokumental laburraren eskola", Mohamed Afifi-k sustatua eta hainbat esperimentu poetikoz osatua; besteak beste, Ahmed Bouananik bere filmak sartu zituena, bai eta Majid Rechicheren Forêt eta Al-Boraq ere. Eta 2/ eskola "soziologikoa", zeinetako zinemagileek Paul Pascon-ekin lan egin zuten (edo haren eragina izan zuten); azken hori aipatzen da marokoar soziologiaren aitatzat. Film soziologikoen xedea zen etnografia modu bat egitea, beren sustrai kolonialetatik urrunduta, ohiturez eta erritualez birjabetzeko eta bertako modura berriz deskribatzeko. Afifiren eskolak zorroztasun formala eta iruzkinekiko errezeloa erakusten zuen. Adibidez, Afifirentzat, Retour à Agadir "ez da dokumental bat, eta are gutxiago film turistiko bat. Berriz kontatu beharko banu, esango nuke oroitzapen baten iragate labur bat dela, hainbat mugimendutako estatua baten itxurapean aurkeztua. Hori behar bezain argi ez badago, gehituko nuke Retour à Agadir osatzen duten estrofek obra itxi bat eratzen dutela. Ikusleak giltza aurkitzen badu, filmaren jabe egingo da. "