6. Saioa

Aurkezpena Piluka Peronaren eskutik, Argaren zalea eta Solidari@s con Itoiz-eko kidea.

An-Nil oual hayat
Youssef Chahine
Egipto-SESB, 1964, 109 min, DCP, koloretan, arabiera-errusiera

Nasserrek “bizidunentzako piramide” deitu zion Asuango goiko presari. Bistan denez, handitasunari egiten zion aipamen, baina hitzaren alderdi hilgarria nagusitu zen: haranean itxi egin zitzaizkion ateak gure testu liburuetan ere aipatzen zen limo beltzari, eta deltan ireki egin zitzaizkion ateak itsasoko ur gaziari; Abu Simbel lekualdatu zen, ez nubioen etxeak, eta ordezko etxeez hornituriko herrietan, elkarren berdinak ziren herrietan, kuartelen modukoetan, bizi behar izan zuten. Batek kontatzen du Youssef Chahineren filmean, ez dago bertsio ofizialen arrastorik, ez Nasser-Kruschev bikotearen agerpen soil bat ere. Bi gobernuek zentsuratu zuten filma. Chahineri jende xumea interesatzen zitzaion, ziur aski justiziak hartaraturik, edo agian besterik gabe interesgarriagoak direlako, gora egin ahala neurosia nagusitzen delako eta neurosia buru itzalaldi bat delako. Aitzitik, eman eta eman neurotikoaren kontrako den pentsatzeak “on egiten du”, esan dio Nikolai ingeniari sobietarrak lagun nubio Baraki. Nilo zaharreko uretan azken aldiz bainatzen ari direla ezagutu dute elkar, eta halako alaitasun fisikoa dario topaketa horri... Chahinek gizonak maite ditu, eta solidarioa da emakumeekin. Pertsonaia nagusi asko asmatzen ditu, joko zailak egiten ditu inplikatutako hizkuntzekin, eta soinu handiko kolpe batez bideratzen du gu Asuandik Stalingradora eramateko konpromisoa. Bere filmean dago handitasuna, itxurazko edertasun arrunta zaintzen baitu, Desnako heldu haurtuak nahi zuen bezala.

6. Saioa
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.