6. saioa Musika, makillajerik gabe

Masrah Ennas
Actualités marocaines
Maroko, 1974, 6 min, DCP, zuri-beltza-frantsesa

Aita
Izza Genini
Maroko, 1987, 26 min, DCP, koloretan, arabiera-frantsesa

Transes
Ahmed El Maanouni
Maroko, 1981, 88 min, DCP, koloretan, arabiera



Hirurogeita hamarreko eta laurogeiko hamarkadako Marokoko arte forma guztietatik, musika zen, agian, indartsuena estetikoki eta politikoki. Nass El Ghiwane talde ezaguna izan zen, bai Afrikako musika tradizioetan sustraitutako musika espezifikoki marokoarra aldarrikatu eta berritu zuten moduagatik, bai jendearen askatasun ametsak adierazi zituzten moduagatik. Taldekideak egunerokotasun xumean erakusten zituen film bat egitean, El Maanounik belaunaldi baten erretratu hunkigarria margoztatu zuen. Transes lanaren ekoizleak, Izza Genini-k, bere musika filmak zuzendu zituen geroago, marokoar musika tradizionalaren generoei buruzko film laburren sorta zabal batean. Lehenengoa, Aita, Fatna Bent Lhoucine cheikha ospetsuaren erretratu bat da, eta Ahmed Bouanani izan zen koeditorea. Saioari ekiteko, Tayeb Saddiki-ren "masrah ennas" edo antzerki herrikoiari buruzko erreportaje labur bat emango da. Saddiki musika antzerki modernoaren mota baten aitzindaria izan zen, eta Nass El Ghiwaneri bere hasierako prestakuntza eman zion hirurogeiko hamarkadan. Halaber, Zeft film luzearen egilea da (1984), Geninik ekoitzia.

6. saioa Musika, makillajerik gabe
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.