Crossing the Seventh Gate
Ali Essafi
Maroko, 2017, 80 min., DCP, koloretan, arabiera-frantsesa
1987an amaituta, Ahmed Bouananiren La Septième Porte lana, haren eskuizkribu gehienak bezala, ez zen argitaratu hiru hamarkadaz baino gehiagoz 2020ko amaieran liburu gisa atera zen arte. Gaur gaztelaniara itzuli zela ospatzen dugu, atzerabegirako hori zela-eta argitaratua, eta Ali Essafi-ren Crossing the Seventh Gate filma emango dugu. Ahmed Bouanani irudikatzen duen film luze bat da; Essafik 2007an bisitatu zuen, eta 2011n hil zen arte grabatu zuen. Ordurako, Bouanani urruneko herri batean sartuta bizi zen Naïma emaztearekin eta katu ugarirekin batera, liburu eta eskuizkribu askoren artean. Fisikoki ahulduta zegoen, baina espirituz bere horretan jarraitzen zuen. Bouananik marokoar zineman duen lekuari, jasan zuen zentsurari eta filmak muntatzen egin zuen lanari buruzko iruzkinek, argazki, dokumentu, filmen zati eta telebistako elkarrizketa zahar batekin batera, garrantzi iraunkorraren eta osotasun haustezinaren sentsazio hunkigarria ematen dute.