“Ez dut Marokoko zinema salbatu nahi film luze bat eginez, ez dut maisulan bat egin nahi. (...) Egiari zor, film txarrak egiteko dudan eskubidea aldarrikatzen dut, eta hori ez da txantxa bat. Nire –marokoar zinemagile guztien– desira bakarra da ikus-entzuleak ohi daitezen bere burua pantailan ikusten, beren arazoak nola lantzen diren ikus dezaten eta horrela, bizi diren gizartea epaitu ahal izan dezaten."
(A. Bouanani, elkarrizketa Nour-Eddine Saïlekin, 1974)
Ahmed Bouananiren La Septième Porte [Zazpigarren atea] 2020an atera zen argitara zen, 33 urtez eskuizkribu argitaragabe gisa igaro ondoren. Artxibo irisgarri gutxi egotea eragozpena da ikertzeko; hortaz, marokoar zinemari buruzko funtsezko liburu gutxi batzuk daude. Hori dela eta, 80ko hamarkadan idatzi zen arren, La Septième Porte lanak oinarrizko baliabidea izaten jarraitzen du. Aztertzean zorrotza eta idazketan ederra izateaz gainera, Bouananik pertsonalki ezagutu zituen marokoar zinemagile gehienak, eta haien film askotan lan egin zuen editore, aholkulari edo gidoilari. Marokoko Zinema Zentroan (CCM) lan egin zuenez hainbat hamarkadaz, garai kolonialean egindako Europako ekoizpenen artxiboa ere ezagutzen zuen.
La Septième Porte lanak Marokoko zinemaren eraldaketen berri ematen du –Marokoren eraldaketak zinemaren bitartez– 1907tik 1986ra. Zehazki, zinemagileen borroka kontatzen du, Independentziaren ostean, herrialdearen irudia begirada kolonialetik askatzeko. Zuzendari gisa, Bouanani erabat murgilduta zegoen bere buruari egiten zizkion galderetan: nola biziberritu memoria kulturala menperatze kolonialak hainbat hamarkadaz momifikatuta izan ondoren? Nola asmatu bere garai eta lekurako garrantzitsua den estetika bat, marokoarrak beren burua ezagutu ahal izateko moduko estetika bat? Laburbilduz, nola deskolonizatu pantaila?
Atzerabegirako honen helburua da bide bat irekitzea zazpigarren aterantz, irudi dokumentalen sorkuntza ikuspegiaren bitartez. Marokoko zinema dokumentalaren hasierari buruzko mota horretako lehen aurkezpena da. Zinema kolonialaren lagin txiki bat erakutsiko dugu (frantsesez eta gaztelaniaz), zinema nazionalaren lehen hiru hamarkadetan murgildu aurretik. Bouananiren liburua erreferentziatzat hartuta, gauzatutako esperimentuen panorama eklektiko bat eskainiko dugu, zentsura eta bitarteko mugatuak izatea gorabehera, herrialdeko eta diasporako leku guztietan zinemagileen belaunaldi aitzindari baten eskutik.
Ikasleentzako ariketak, film luze osoenak, enkargu publikoak eta proiektu oso subjektiboak; filmok sormen espektro zabala agertzen dute, poztasun esperimentalaren eta ezinegon politikoaren artean, poesia lirikoaren eta etnografia zorrotzaren artean, esplorazio formalaren eta narratiba historikoaren artean. Forma dokumentala norabide guztietan zabaltzen dute. Ahmed El Maanounik bere lehen film luzeari buruz esan zuen moduan, "'dokumental' etiketa saski-naski bat da. Dakidan gauza bakarra zera da, filma ez dela zientzia-fikzioa. Publikoak esango du gure soinuak eta irudiak egiazkoak diren". "
Hirurogeita hamarreko hamarkadaren ondoren, Marokon dokumentalen ekoizpena eskasa izan zen, baina bi hamarkada geroago indarrez itzuli zen, Dalila Ennadre, Hakim Belabbès, Ali Essafi eta antzeko figurekin. Duela gutxiko garai horrek atzerabegirako propioa beharko luke. Aurreko fasean jarri dugunez arreta, gehien atsekabetzen gaituena da ia ez dagoela emakumeek egindako filmik: nahiz eta emakume askok eman dieten forma obra horiei modu ikusezinean; soilik geroago, 90eko hamarkadatik aurrera, agertu ziren emakumezko zuzendariak.
Uste dugu atzerabegirako hori gure memoria kulturala ugaritasun oparo betean berreskuratzeko eta mundu osoarekin partekatzeko abian dugun proiektuko beste urrats bat dela. Lagun eta lankide askoren laguntza eta babesarekin osatu dugu, batez ere Touda Bouanani eta Léa Morinenarekin, eta, era berean, erakundeen laguntzarekin, bereziki Rabateko CCMrenarekin; izan ere, bertako langileak –Tariq Khalami eta Samir Bouchaibi– beharretik harago joan ziren. Gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu Manuel Asíni eta Punto de Vista jaialdiko talde guztiari, gonbidatzeagatik eta prozesu osoan laguntzeagatik.
Omar Berrada eta Ali Essafiren komisariotza eta oharrak.
* Atzera begirakoa programaren Casa Árabe, FCAT Afrikako Zinemaren Jaialdia, Marokoko Zentro Zinematografikoa, Instituto Cervantes Tánger, Espainiako Filmategia, Zinemateka Frantsesa eta Cinemateca Bologna/ The Film Foundation/ World Cinema.
Tetuán, la blanca
Arturo Pérez Camarero
Espainia, 1943, 15 min, DCP, zuri-beltza, gaztelania
La fugue de Mahmoud
Roger Leenhardt
Frantzia, 1952, 33 min, DCP, zuri-beltza, frantsesa
Amghar
Mostafa Derkaoui
Polonia, 1968, 4 min, DCP, zuri-beltza, isila
Mémoire 14
Ahmed Bouanani
Maroko, 1971, 25 min, DCP, zuri-beltza, frantsesa
Petite histoire en marge du cinématographe
Ahmed Bouanani
Maroko, 1973, 6 min, DCP, koloretan, frantsesa
Tarfaya ou la marche d'un poète
Ahmed Bouanani
Maroko, 1966, 20 min, DCP, zuri-beltza, frantsesa
Mémoire 14
Ahmed Bouanani
Maroko, 1971, 25 min, DCP, zuri-beltza, frantsesa
Visages de Marrakech
Mohamed Abouelouakar
Maroko, 1977, 35 min, DCP, koloretan, frantsesa
Mémoire ocre
Daoud Aoulad Syad
Maroko, 1989, 17 min, DCP, koloretan-zuri-beltza, arabiera-frantsesa-ingelesa
Une ombre parmi d’autres
Abdelkader Lagtaâ
Polonia, 1969, 5 min, DCP, koloretan, isila
Chant pour la mort des adolescents
Idriss Karim
Polonia, 1973, 11 min, DCP, zuri-beltza- poloniera
Marta
Idriss Karim
Polonia, 1969, 6 min, DCP, zuri-beltza-poloniera
Si Moh, pas de chance
Moumen Smihi
Frantzia, 1971, 17 min, DCP, koloretan, arabiera-frantsesa
Forêt
Majid Rechiche
Maroko, 1970, 18 min., DCP, zuri-beltza-arabiera
Al-Boraq
Majid Rechiche
Maroko, 1972, 30 min., DCP, zuri-beltza-arabiera
De chair et d'acier
Mohamed Afifi
Maroko, 1959, 20 min, DCP, zuri-beltza-frantsesa-arabiera
Retour à Agadir
Mohamed Afifi
Maroko, 1967, 11 min, DCP, zuri-beltza-isila
6 & 12
Ahmed Bouanani, Majid Rechiche, Mohamed Abbderrahmane Tazi
Maroko, 1968, 18 min, DCP, zuri-beltza-isila
Le rocher
Larbi Benchekroun
Maroko, 1958, 11 min, DCP, zuri-beltza-frantsesa
Sin Agafaye
Latif Lahlou
Maroko, 1967, 22 min, DCP, koloretan, frantsesa
Les tanneurs de Marrakech
Mohammed Ait Youssef
Frantzia, 1967, 21 min, DCP, koloretan, frantsesa
La nostalgie du naïf
Mohammed Ait Youssef
Maroko, 1977, 10 min, DCP, zuri-beltza-frantsesa
Lekcja 41
Abdellah Drissi
Polonia, 1966, 7 min, DCP, zuri-beltza- poloniera
Adoption
Mostafa Derkaoui
Polonia, 1968, 4 min, DCP, zuri-beltza- poloniera
Zofia et Ludmila
Hamid Bensaid
Polonia, 1971, 9 min, DCP, zuri-beltza- poloniera
Elzbieta K
Idriss Karim
Polonia, 1973, 12 min, DCP, zuri-beltza- poloniera
Alyam, Alyam
Ahmed El Maânouni
Maroko, 1978, 80 min, DCP, koloretan, arabiera
Masrah Ennas
Actualités marocaines
Maroko, 1974, 6 min, DCP, zuri-beltza-frantsesa
Aita
Izza Genini
Maroko, 1987, 26 min, DCP, koloretan, arabiera-frantsesa
Transes
Ahmed El Maanouni
Maroko, 1981, 88 min, DCP, koloretan, arabiera
Crossing the Seventh Gate
Ali Essafi
Maroko, 2017, 80 min., DCP, koloretan, arabiera-frantsesa