Topaketa ibaian

Nilo, Aniene, Argens, Escalda, Rhin, Duero, Danubio, Sena, Niagara, Hudson, Mississippi, Outaouais/Ottawa, Detroit, San Lorenzo, Desna: amets eta kondaira izenak, literaturak eta musikak erabiliak edo baztertuak, ezagunak eta ezezagunak, gertukoak eta oso urrunekoak. Programa honetako ibaien izenak dira.

Aurrera egiten dutelako eta atzera sekula egiten ez dutelako, urak etengabe berritzen direlako, ibaiak beti parekatu dira, alegorikoki eta modu nekagarrian, gai garrantzitsuekin, hala nola denboraren igarotzearekin eta identitatearekin. Zail egiten da berez existitzen direla ohartzea, baita filmetan ere. Ongi begiratuta, Jaunaren artearen gailurtzat har litezke, baina ozta-ozta balio dute zinez oso fotogenikoa den agertoki ibiltariarena egiteko eta giza azpijokoei marko bat eskaintzeko. Ibai bakoitzeko ehun dike, esklusa, zirga bide, zubi eta portu ikusiko ditugu. Hogei ontzi makal bakoitzeko. Berrogeita hamar draveur (enbor garraiolari) eta kastore bat. Arrain beti arrantzatuak edo atzemanak izateko zorian. Eta presak ikusiko ditugu, ibaiei eragin dakiekeen indarkeriarik handienaren erakusgarri.

Ibaiek ura banatzen dute, eta gure espezieak berehala esku hartu zuen banaketa horretan. Hantustez eta asmorik onenekin entzungo ditugu «kontrol» eta «menderatze» hitzak ahoskatzen ideologikoki kontrako erregimena duten herrialdeetan, baina «natura hor eta musu truk» dagoelako funtsezko ideiarekin bat etorrita. Gainera, kontserbatzeak ez du arrastorik uzten, ez du ondoriorik eragiten, suntsitzeak bai. Hilezkortasunera hormigoiaren bidez (Halaxe gertatu zen, esate baterako, ingeniari eta idazle ospetsu batek «fosiltzat» jo zituenean hark diseinatutako urtegi batek, bere izena daramanak, urpean utzitako eskualdeak).

Hala eta guztiz ere, horren guztiaren aurka eta filmen alde, zinemako ibaietan eta Arga ibaian –argi eta distiratsu adierazten duen arg- horrekin– egingo dugu topo, distira egin dezaten eta argitu gaitzaten.

Miriam Martinen programazioa eta testuak

1. Saioa

Banks of the Nile
Charles Urban
Erresuma Batua, 1911, 6 min, DCP, koloretan, isila

La canta delle marane
Cecilia Mangini
Italia, 1961, 11 min, DCP, koloretan, italiera

Rentrée des classes
Jacques Rozier
Frantzia, 1956, 24 min, DCP, zuri-beltzean, frantsesa

1. Saioa

2. Saioa

L’Hirondelle et la Mésange
André Antoine
Frantzia, 1920, 79 min, DCP, zuri-beltzean, isila

2. Saioa

3. Saoia

Spiegel van Holland
Bert Haanstra
Herbehereak, 1950, 9 min, DCP, zuri-beltzean, elkarrizketarik gabe

Fischfang in der Rhön (an der Sinn)
Ella Bergman-Michel
Alemania, 1932, 11 min, DCP, zuri-beltzean, isila

Douro, faina fluvial
Manoel de Oliveira
Portugal, 1931, 18 min, 35 mm, zuri-beltzean, isila

Die Donau Rauf
Peter eta Zsóka Nestler
Alemania, 1969, 28 min, DCP, koloretan, alemaniera

L’Eau de la Seine
Teo Hernández
Frantzia, 1983, 11 min, DCP, koloretan, isila

3. Saoia

4. Saioa

Panorama of Gorge railway
James H. White
AEB, 1900, 1 min, DCP, zuri-beltzean, isila

Down the Hudson
Frederick S. Armitage, A. E. Weed
AEB, 1903, 3 min, DCP, zuri-beltzean, isila

The River
Pare Lorentz
AEB, 1938, 32 min, DCP, zuri-beltzean, ingelesa

La Drave
Raymond Garceau
Kanada, 1957, 20 min, DCP, zuri-beltzean, frantsesa

Paddle to the Sea
Bill Mason
Kanada, 1966, 28 min, DCP, koloretan, ingelesa

4. Saioa

5. Saioa

Zacharovannaya Desna
Yuliya Solntseva
SESB, 1964, 77 min, 70 mm, koloretan, errusiera

[Azken orduko miraririk ezean, Desna sorgindua ez da Iruñean proiektatuko. Aurkitutako kopia bakarra 70mm-ko positibo bat da, eta 70 mm-ko proiektagailuak gaizki banatutako ondasun bat dira, gero eta urriagoa. Ez dugu programatik baztertu, leku ordezkaezina duelako programan, eta ezaguna eta aitortua izatea merezi duelako, nonahi banatuta]

5. Saioa

6. Saioa

Aurkezpena Piluka Peronaren eskutik, Argaren zalea eta Solidari@s con Itoiz-eko kidea.

An-Nil oual hayat
Youssef Chahine
Egipto-SESB, 1964, 109 min, DCP, koloretan, arabiera-errusiera

6. Saioa

Arga, sorgindua

Plana hauxe da: lau emanaldi eta hamalau pelikularen ondoren, begiak eta belarriak sorgortuta, zinema aretotik irtetea, ibaiertzetik lasai paseatzea, ibai ondoan bizi izan diren pertsona batzuk ezagutzea, tenteltzea, abestea, ura noiz datorren kantari eta noiz ez bereiztea, lizarrak eta sahatsak desberdintzea, zuhaitzak ukitzea, «martin arrantzaleek ez dute zergarik ordaintzen» esaldiari buruz gogoeta egitea eta, jakina, edozein ustekabetarako prest egotea, planaren aurka egitea. Hori guztia Zacharovanaya Desna pelikularen inguruan, Atzera Begiradan egoterik izan ez duen filma, errusiar emakume baten eta gizon ukrainar baten alaba sobietarra, eta haren presa, baratzea, lehoia eta zaldi hiztunak. 


Arga, sorgindua
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.