Acciones para la pantalla. Bruno Delgado Ramo + Paula Guerrero + Esperanza Collado + Javier Montero / Las Synergys

“Laukizuzena hemen zegoen gu iritsi baino lehen, eta hemen jarraituko du joaten garenean. Beraz, badirudi film bat, lehenik eta behin, espazio mugatu bat dela [...] guk, jendetza handi batek, arreta handiz begiratzen dioguna”.
(Hollis Frampton)

Baina gure aurpegietan islatutako argia leiho batetik etorriko balitz, eta leiho horretan paraleloan proiektatutako irudia paisaiako eguzkiaren argitasunean galduko balitz, filmak astebetez edo gehiagoz iraun izanen balu eta gu han izanen bagina, begira, zain, zer forma hartuko luke pantailarik ez izateak? Falta den laukizuzenean pentsatzen dugu, eta, hala ere, gure kokapenetik eta gure esperientzia enpirikotik trapezio bat ikusten genuen beti, horietako asko, guztiak desberdinak, eta pertsona bakoitzak, une oro, geurea geneukan.

Pantaila martxan jartzea, nolabaiteko autonomia emanez, lagungarri izan dakiguke Isidoro Valcárcel Medinak 9 secuencias sobre la pantalla lanean aurkezten duen proposamena berresteko: proiekzioa, bere oinarria den euskarri horren zerbitzura. Proiekzio ingurunean, ikus entzuleen arreta mailak gora edo behera egiten du eta zehaztu egiten da ingurumen parametroen arabera; elementu jakin batzuk, berriz, mantendu egiten dira, arreta keinu partekatua izan dadin lagunduz, keinu filmiko bat. Pantaila bahitzea arretaren elementu disruptorea izango litzateke, zalantzarik gabe, baina nahasmendu egoerak eta argirako euskarri bat bilatzeko beharrak keinu partekatu hori itzultzen badigu?

Bruno Delgado Ramok ikerketatzat planteatzen du bere diziplinarteko lana, baliabide zinematografikoen jardunbide esperimental, material eta espazialean oinarritutako ikerketatzat, eta espezifikotasunaren ideiak, prozedura edo irakurketa espaziala garrantzitsuak dira ikerketa horietan, filmazioa eta proiekzioa kokapen eta testuinguru espezifikoetako argizko prozesuak direla pentsatuta. Oraingo honetan, Acciones para la pantalla lana prestatu du Paula Guerrero, Esperanza Collado eta Javier Monterorekin batera, Las Synergys kolektiboan. Proposamena Gabinete kino~okno proiektuaren partaidetzarekin sortu da, leihoaren eta zinemaren arteko konexioei buruzko ikerketak partekatzen dituztenez; Las Synergys kolektiboa Sevillako Santa Clara espazioan garatzen ari da proiektua.

Ayudas Creación Injuve programaren babespean.

Pelikulak

Film sorta hau Jorge Oteiza Museoan eginen dugun esku hartzearen barruan proiektatuko dugu. 

Pelikulak
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.