Pelikulak

Film sorta hau Jorge Oteiza Museoan eginen dugun esku hartzearen barruan proiektatuko dugu. 

Proposamenaren une nabarmenki espazialenak animatzen dituzten hausnarketa berberei jarraikiz, film sorta honekin esperientzia filmikoari buruzko hainbat hipotesi eratu nahi ditugu, pantaila-leiho eta euskarri-argi konexio sarearen ikerketa sentikorretik abiatuta. Premisa horren arabera, film bakoitzak hipotesi bat planteatuko liguke. Proiekzioak eta leihoak aktibatzen duten argizko uneari lotutako egoerak, materialak edo ekintzak erlazionatuko lituzke hipotesi horrek. Kode bat ezarri ordez, kontzeptu horiek egitura bat konfigura lezakete, eta egitura hori izango genuke euskarri pantailaren eta leihoaren gure konbentzio eta erabileren azterketa tautologiko batean. Proiekzioa bizitzen ikasten dugu leihoaren bagajearekin. Pantaila gainean garatu dugun hezkuntza sentikorra proiektatzen dugu leihoan. Nahiz eta proiekzio egoerak eta leihoak aldatu egiten diren (ez gara eskema ideal batez ari), gure sentipenezko trebakuntzak pertzepzioko zenbait elementu edo egitura aktibatzen ditu, berezko faktorerik izan ezean. Oro har, leihoaren erabileraren hiru osagai aurkitzen ditugu inplizituak proiekzioaren jardunbidean: mozketa (eremu baten trazadura), atalase gaindiezina (muga bat da, euskarrian gauzatzen dena, eta ez dago urratua izateko pentsatua, baina bereizitako bi espazioren baterako existentziari eusten dio) eta uhinak sartzea ingurune egonkor batean (argizko, soinuzko edo haizezko bektoreak, esaterako). Hiru osagai horien jokoak edukiaren eta hedakorraren arteko, barnealdearen eta kanpoaldearen arteko, edo gainazalaren eta sakontasunaren arteko tentsioak pizten ditu. Termino partikularretan, leiho bakoitzak eta pantaila bakoitzak faktore espezifikoak eragiten dituzte. Eta beste horrenbeste gertatzen da programarekin ere.

Filmen ordenak nozio zehatzen sekuentzia bat marraztu lezake, etenik gabe ibiltzeko moduko ibilbidearen zati bat. Lehenik eta behin, fokua, irudi baten bila, lehen aipatu dugun argizko une horretara biltzea begiak eta, horren bitartez, gure arreta ematea. Gu gauden beste espazio hori utzi eginen dugu, hutsune ñabartu bat itzaletan, gure gorputza murgilduta dagoen itzala, inguruneko baldintzen babespean. Gure begiak euskarri lauak islatzen duen argia jasotzen duen bitartean, bi dimentsioko irudia hartzen duen oihal zurrunak gauden espazioa eraldatzeko gaitasuna du. Euskarriak ezartzen duen mugatik kanpoko argi ezak eta argi kontzentratuak eratzen duten lekua. Gure gorputzek, printzipioz, zeharkatzen ez duten atalase bat gauzatzen du pantailak, leihoak bezalaxe (jada ate ez den leihoaz ari gara). Haizea ikusten dugu, baina horrek ez du atalasea gainditzen. Argizko unearen interfazea da. Paisaia islatzen duen eguzki distira, pantailak islatzen duen proiektorearen distira: bi argi iturriek itsutzeko ahalmena dute, distirak orban beltzak edo urdinak utz ditzake gure erretinetan inprimatuta. Horregatik aukeratzen dugu beti isla ikustea, gehienez ere ikus dezakegun gauza bakarra izanik (gauzetan duen isla), eta iraunkortasun leunagoak planteatzen dituena erretinan.

Filmek, modu inplizituan, beren kabuz eta haien artean ere, antagonikoak izan daitezkeen kontzeptuak dituztela egiaztatu dugu, hala nola agerikoena, argia eta iluntasuna. Baina, filmen bitartez, antzeko beste irudi batzuk ere bilatzen ditugu, hala nola leihoa eta pantaila. Horrek, lehenik, ikusmenaren zenbait mekanismo ulertzera garamatza, eta, bigarrenik, egunerokotasunaren behaketa horietatik abiatuta egoera filmikoaren konbentzioei buruzko gogoeta egitera.


Bruno Delgado Ramo, Paula Guerrero


Focus I
Jenny Okun
Erresuma Batua, 1977, 3 min, 16 mm, koloretan, isila

A Proposal to Project in 4:3
Viktoria Schmid
Austria, 2016, 2 min, 16 mm, koloretan, isila

Windmill II
Chris Welsby
Erresuma Batua, 1972, 8 min, 16 mm, koloretan, isila

Room Window Sea Sky
Peter Todd
Erresuma Batua, 2014, 3 min, 16 mm, koloretan, isila

Arequipa
Barbara Hammer
AEB, 1981, 12 min, 16 mm, koloretan, isila

Window
Stan Brakhage
AEB, 1976, 10 min, super-8, koloretan, isila

Eye Eclipse + 3 Suns + Solar, the blindman eating a papaya + Heat Ray
João Maria Gusmao, Pedro Paiva Portugal, 2007-2011, 9 min, 16 mm, koloretan, isila

Pelikulak Pelikulak Pelikulak
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.