Mondego ibaian egin zuen performancea, Montemor-o-Velho herrian, inguruneko soinuzko elementuak ez ezik, perkusiozko, haizezko eta difusio elektroakustikoko musika tresnak ere erabilita. Citemor jaialdirako bereziki diseinatutako proiektua da, zazpi musikari-akziolariren partaidetzarekin eta herriko hainbat pertsonak lagunduta.
Nilo Gallego musikaria da, eta soinuarekin esperimentatzea abiapuntu duten performanceak egiten ditu. Bere lanek osagai ludikoa izaten dute beti, eta ingurunearekiko eta egunerokotasunarekiko interakzioa du xede. Bateria, perkusioa eta elektronika jotzen ditu. Horretaz gain, antzerki eta dantza garaikideko konpainientzat musika sortzen du eta soinu espazioak diseinatzen ditu; Orquestina de pigmeos ekintza kolektibo esperimentaleko kide da (Chus Domínguezekin batera) eta Silvia Zayas, Alex Reynolds sortzaileekin edo Societat Doctor Alonso konpainiarekin, besteak beste, lankidetzan aritzen da.
Pigmeus do Mondego honako hauek osatzen dute: Nilo Gallego, Noemí Fidalgo, Ana Cortés, Raúl Alaejos, Varis Fuertes eta Pedro Sousa Coias; musikari hauen laguntzarekin: Katsunori Nishimura eta Markus Breuss; eta honako hauen partaidetzarekin: Guilherme Barbosa, José Dias, Pedro Miguel, Mario Neves, Andreia eta Jessica, Ignacio Martinez, Saul García, Sinead Conolly, Jessica, Joana, Joí¢o, Mariana, Mariana Pardal, Mariana Vizinha, Rafael Nobre, Ruben, Tiago eta Clube de Canoagem do Infante Montemor elkartea.
Produkzioa: María Ordás. Bideo grabazioa: Hugo Barbosa, Pamela Gallo, Adán Santiago. Bideoaren edizioa: Raúl Alaejos, Nilo Gallego. Citemor koordinazio teknikoa: Carlos Ramos. Koordinazio orokorra: Vasco Neves. Produkzioa: Joana Macias. Citemor jaialdiko zuzendaritza: Armando Valente, Vasco Neves.