Respiración oceánica

Obra hau arnasketa koru batean oinarrituta eraiki zen. Ujjayi yoga egitean erabiltzen den arnasketa mota bat da. Hitzak ni garailea esan nahi du, eta ohiko itzulpena “arnasketa ozeanikoa” izaten da, irudi hori gogorarazten duelako. Piezak izaera figuratiboa du, arnasketaren soinuaren espazio abstraktuaren eta sortzen duen irudiaren artean, zeinua eta zentzua bananduta, apurtuta egongo balira bezala.

Itziar Okarizek ekintzaren eta performancearen esparruan lan egiten du, hizkuntza arautzeko moduak eta definitzen gaituzten zeinuen ekoizpena zalantzan jarriz. Bere lanak —ahots performanceak, berehalako ekintzak, bideoak, instalazioak eta testu piezak— arkitekturaren, lurraldearen, gorputzaren, erritualaren, sexualitatearen eta semiotikaren arteko loturak aztertzen ditu. Sarritan jardunbide feministekin lotu izan da, punk rockarekin, baita genero eraikuntza arauemaileen queer kritikarekin ere; Itziarrek situazionismoarekin lotutako disidentzia estetiko modu bat hedatzen du. Bere proiektuak dira, besteak beste: Unquiet Objects, Disjecta, Portland (2021); Respiración oceánica, Moving Words, Rimi Scenekunst, Stavanger; Personae, máscaras contra la barbarie, Els Baluard, Palma Mallorkakoa; La noche de las ideas, Reina Sofía Arte Zentroa Museo Nazionala, Madril (2021); Las Estatuas, Oteiza fundazioa, Alzuza (2020); Bodies of Water, 13th Shanghai Biennale, Shanghai (2020); Perforado por, Espainiako pabiloia Veneziako 58. Bienalean, Sergio Prego-rekin batera (2019); Footnote to a Footnote, Academia Española, Erroma; I Never Said Umbrella, Tabakalera, Donostia (2018); Una construcción... CA2M, Madril (2018); Ideorritmias, MACBA Museu d’Art Contemporani, Bartzelona (2017); Itziar Okariz, Kunsthaus Baselland, Basilea (2017); Dream Diary, Ars Parcours, Basilea (2017).

Izar Ocarizek irakurtzea, idaztea, marraztea eta karate egitea ditu gogoko. Biak Bilbon bizi dira.

Respiración oceánica Respiración oceánica
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.