Nire semeak, beraz, nire amarekin bizi dira, eta orain arte ez dituzte zapata urratuak eraman. Baina, nolakoak izango dira handitzean? Zera esan nahi dut: zer zapata eramango dituzte handitzean? Zer bide aukeratuko dute haien urratsetarako? Atsegina baina alferrikakoa den guztia haien desiratik baztertzea erabakiko dute, edo baieztatuko dute gauza guztiak direla beharrezkoak eta gizonak oinetan zapata sendoak eta egoera onean eramateko eskubidea duela?
Natalia Ginzburg, Zapata urratuak
Zein izango dira zinemaren zapata urratuak? Agian ezkutatuan egongo dira Rosselliniren gezur zoliaren atzean: gauzak hor daude: zertarako manipulatu? Zinema garaikidearen zati handi bat eremu minimalista, opaku eta sobera misteriotsu batean existitzen da (auzia da ea hainbeste lainoaren atzean zerbait ote dagoen), zapatak gutxi erabiltzeaz sano egongo balira bezala. Bestelako filmak ere badira, atsegina baina alferrikakoa den guztia baztertzeko muturreko austeritatearen eta guztia behar izatearen baieztapen hedonista erradikalaren arteko erdibideko puntua aurkitzen dutenak. Zapata sanoak dituzte, ez dirua sobera dutelako, asko zaintzen eta inteligentziaz erabiltzen dituztelako baizik. Film horiek hor dauden gauzak hartzen, eta apur bat aldatzen dituzte, egiazkoagoak izan daitezen. Fikzio dei ditzakegun egitura nabarmenak eraikitzen dituzte haiekin. Narratzen duten narrazioan pentsatzen dute, gauzen eta haiekin eraikitako egituren arteko itzulpen prozesu bat izango balitz bezala. Programa hau osatzen duten bi zinemagileen kasuan, hartu, agiriak hartzen dituzte, iraganeko artxiboak, eta narrazio bateko pertsonaietan eraldatzen dituzte. Ikerketa prozesua bera ere hartu, eta fikziorantz moldeatzen dute. Vintage ideia ororen, nostalgia fetitxista baten aurka, bi zinemagile hauek agiriak kidetzat hartzen dituzte, aktoreak izango balira bezala, egin aurretik eszena batez haiekin hitz egiten dutenak. Agian egiten dute artxiboaren terrorea gainditzeko, zeina gauzak ahaztearen edo milioika kutxen artean galtzearen beldurra baita. Agian ez direlako fidatzen haiek gordetzen dituzten erakundeek goratzen duten izaera publiko horretaz, badakitelako doan izateak ez duela beti mugagabe esan nahi. Programa hau osatzen duten filmak materialistak dira, eginak dauden materialen forma hartzen dutelako, beharraren arabera mutatzen direlako, baina haren borondatea osorik azpiratu gabe besteren aurrean, artxiboaren autoritatearen aurrean. Agiriaren eta haren narrazioaren arteko tentsio horretan zizelkatzen dira artxiboko fikzio hauek, filmen sorta bat, liluraz, xarmaz, suharrez eta akzioz egina.
And What Is the Summer Saying?
Payal Kapadia, India, 2018, 24 min, DCP, zuri-beltzean, marati
A Night of Knowing Nothing
Payal Kapadia, India-Frantzia, 2021, 96 min, DCP, koloretan-zuri-beltzean, hindi-bengalí
Never Eat Alone
Sofia Bohdanowicz, Kanada, 2016, 68 min, DCP, koloretan, ingelesa
Veslemøy’s Song
Sofia Bohdanowicz, Kanada, 2018, 9 min, DCP, zuri-bletzean, inglesa
Roy Thomson
Sofia Bohdanowicz, Kanada, 2018, 3 min, DCP, sepia, ingelesa
MS Slavic 7
Sofia Bohdanowicz eta Deragh Campbell, Kanada, 2019, 64 min, DCP, koloretan, ingelesa
Point and Line to Plane
Sofia Bohdanowicz, Kanada, 2020, 18 min, DCP, koloretan, ingelesa
Zein materialez eginak daude filmak? Sofía Bohdanowicz zinemagilearen eta Sonia García López ikertzailearen arteko topaketa honetan artxiboko lanak aztertuko dira dokumentuaren eta asmaketaren arteko topaketan oinarritzen diren narrazioak egiteko orduan, Artxiboko Fikzioak fokuaren zati gisa.