Programa 3. Sofia Bohdanowicz

MS Slavic 7

Sofia Bohdanowicz eta Deragh Campbell, Kanada, 2019, 64 min, DCP, koloretan, ingelesa

Point and Line to Plane

Sofia Bohdanowicz, Kanada, 2020, 18 min, DCP, koloretan, ingelesa

 

MS Slavic 7 lanean, Audrey Benac-ek bere amonak Zofia Bohdanowiczowa poetarekin eta Józef Wittlin-ekin izandako gutun trukea aurkitzen du, nazismoaren eraginez erbesteratutako poloniarrak biak ere. Audrey-k modu independentean ikertzearen zailtasunei egin behar die aurre, agiri horien garrantzi politikoa eta poetikoa ulertu nahian, eta bien bitartean, haren inguruan (familian, adituen artean, artxiboan) eragozpenak topatzen ditu aurrera egiteko. Joan Didion-en Pentsamendu magikoaren urtean nolabait oinarrituta, Point and Line to Plane lanean, Audrey lagun baten heriotzaren dolua igarotzen ari da. Elkartzen zituen espazioak eta ideiak ibiltzen ditu, eta bide horretan, Kandisnky-ren eta, batik bat, Hilma a Klint aitzindari ahaztuaren koloreak eta trazaketak ateratzen saiatzen da. Audrey Benac sagaren orain arteko azken bi entregatan, Bohdanowicz-ek eta Campbell-ek alderdi intimoa eta historikoa uztartzeko hainbat modu arakatu dituzte, emakumeak ezabatzen dituen munduaren mekanismo hain berezi horren inguruko galderak eginez. 

Programa 3.  Sofia Bohdanowicz  Programa 3.  Sofia Bohdanowicz
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.