Estampak Punto de Vista 2022ko goiburuak sortu ditu, eta Nafarroako Fototekaren fondoko estereoskopiak berreskuratu ditu.
Argazkigintza estereoskopikoa normalean gogoratzen dena baino bitarteko garrantzitsuagoa eta ohikoagoa izan zen. Horren lekuko dira artxiboetan gordetzen diren merkataritzako edo ekoizpen pribatuko bilduma zabalak. Bitarteko horrek ikusteko gailu berezi bat izateak –bisore estereoskopikoa beharrezkoa da irudiak sakontasunez ikusteko– argazkiaren eta ikus-entzunezkoaren tarteko izaera ematen dio, antzinakoa eta garaikidea, aldi berean. Bisorean jartzean, argazkiek objektuen fisikotasuna galtzen dute, eta presentzia immateriala hartu.