Hirian lan komunitarioa egitea eta publikoak prestatzea da Punto de Vistaren helburu nagusietako bat.
Programa hau haur eta gazteentzat da bereziki, eta hainbat jarduera proposatzen ditu ikusentzunezko arloan sentsibilizatzeko eta hura balioztatzeko. Aurtengo edizioan, Drac Màgic eta A Bao A Qu-rekin elkarlanean, proiekzio eta elkarrizketa saioak, haurrentzako tailerrak eta programazio tailer bat proposatzen ditugu.
Civivox zentroen sarearekin eta Drac Màgic kolektiboarekin elkarlanean, haurrentzako eta gazteentzako bi tailer antolatu ditugu.
A Bao A Qu elkarteak abentura zinematografiko bat proposatzen digu hiru ekitalditan, oso bestelakoak diren herrialdeetako eta garaietako pertsonaiak eta lekuak ezagutzeko. Fátima, Reza eta Renérekin batera hausnartu eta barre eginen dugu, gauzak zalantzan jarriko ditugu eta hunkitu eginen gara. Proposamen hau zinemari eta musikari kantu bat da, eta norberaren eta besteen emozioei, haurren munduari, helduen munduari eta naturarekiko eta hiriarekiko harremanari buruzko hausnarketarako espazio bat irekitzen du.
Iraupena: 1h 30min.
Nafarroako Filmategiarekin elkarlanean, A Bao A Qu elkarteak ikusle gazteentzako saio bat aurkeztuko du, diptiko moduan: azken urtean estreinatutako bi film laburren proiekzioa, eta horien egileen eta ikusleen arteko solasaldia, sortze prozesuez, hautu zinematografikoez eta euren filmak bultzatu dituzten beharrez. Mikel Gurreak, fikzioaren bidez, eta Lur Olaizolak, poesiaz betetako dokumental baten bidez, hitzaren balioa, gaztetasunaren indarra, memoria, materiak eta sentiberatasuna jorratu dituzte.
Zinemazalea zara? 15 eta 19 urte bitartean dituzu? Zure kezka berberak dituzten beste pertsona batzuk ezagutu nahi dituzu? Programatzaile gazteak x Punto de Vista da zure lekua, jarraitu irakurtzen!