A Bao A Qu elkarteak abentura zinematografiko bat proposatzen digu hiru ekitalditan, oso bestelakoak diren herrialdeetako eta garaietako pertsonaiak eta lekuak ezagutzeko. Fátima, Reza eta Renérekin batera hausnartu eta barre eginen dugu, gauzak zalantzan jarriko ditugu eta hunkitu eginen gara. Proposamen hau zinemari eta musikari kantu bat da, eta norberaren eta besteen emozioei, haurren munduari, helduen munduari eta naturarekiko eta hiriarekiko harremanari buruzko hausnarketarako espazio bat irekitzen du.
Iraupena: 1h 30min.
Abbas Kiarostami
Iran, 1970, 10 min, DCP.
Bere fikziozko lehen film laburrean, Abbas Kiarostamik egunerokotasuneko abentura bat kontatzen du. Haur bat etxera bueltan dator, bere auzoko kaleetan barrena. Egiteko txiki bat du: etxera ogia eramatea, afaltzeko. Baina ustekabeko oztopo batek geldiarazi eginen du: bidean txakur bat gurutzatuko zaio, eta beldurra emanen dio aurrera jarraitzeak. Lortuko du etxera iristea?
Alain Gomis
Senegal, 2003, 15 min, DCP.
Fátima 8 urteko neska senegaldarra da, eta, film honetan, buruan zer darabilen azaltzen zaigu. Hozkailuko argiak piztuta jarraitzen du, atea ixten dugunean? Jendeak hor jarraitzen du, begiak itxita ditugunean? Fátimaren begirada, entzuten dituen soinuak eta haren esperientzia sentsorialak baliatuz, mundua zalantzan jarri eta beste ikuspegi batetik ezagutuko dugu, eta agian konturatuko gara ez datorrela bat helduon ikuspegiarekin.
Jacques Rozier
Frantzia, 1956, 22 min, DCP.
Bukatu dira udako oporrak Frantziako Proventzako herri txiki batean, eta Renék oraindik ez ditu etxeko lanak egin. Orduan, laguntza eskatuko dio bere aspaldiko lagun Susuri. Eskolako lehen eguna iristean, lagun batek erronka jota, diru zorroa ibaira botako du. Horrela, natura ezagutzeko balio izanen dion abentura handi bat hasiko da. Jacques Rozierren lehen filma askatasunari kantu bat eta zentzumenei oda bat da, Renék ikusi, entzun eta aurkitzen duenaren bidez.