Franziskak diseinatutako edizio honetako irudia Orreagako erreka batetik, Eska ibaitik eta Argako uretatik atera da.
Tokiko gaia da, naturala, eraldatzailea; jaialdiko atzera begirada batetik (Topaketa ibaian) dator, eta lentikular motako baliabide bisual baten bitartez adierazten da grafikoki: irudi sekuentzialak, zerrendatan banatuak, nolabaiteko mugimendu efektua sortuz lotzen direnak; bi plano bakar batean. Diseinua egiteko Nafarroako Artxiboak utzitako hiru estereoskopia pare erabili dira. Irudiaren osagarri, Estampak goiburu estereoskopiko bizidunak egin ditu, eta ikusgai egongo dira jaialdiko aretoetan.
Franziska estudioa Nafarroan sortu zen 2009an, eta diseinu editorialean, brandingean eta publizitatean espezializatua dago. Lan egiteko sistema berezia dute, hau da, proiektu bakoitzaren arabera sortzen dituzte lantalde espezifikoak, eta Ainciburu eta Morón izanik sorkuntza zuzendariak, hainbat eremutako bezeroentzat egin dituzte lanak: Nafarroako Gobernua / Bilboko Arte Ederren Museoa, Oteiza Museoa, Azkuna Zentroa, Artium Museoa, Uharte Zentroa / Nafarroako Rural Kutxa, Triodos Bank, Kutxa Fundazioa / Faustino Taldea / Zabala Innovation, AIN, Procesia, PRS / Steve Mono, babaà. Besteak beste, honako sari hauek eskuratu ditu: Graphis (New York), German Design Awards (Frankurt), Fedrigoni Top Award (Milan), JCDecaux España eta DNA Paris Design Awards.