Fikziozko Saiakera Baterak. Léa Morin-ekin hitzaldia

1967ko irailaren 25ean, Karim Idriss zinemagile marokoar gazteak gutun bat bidali zion Lodz-eko (Polonia) Zinema Eskolako errektoreari. Eskolan sartzeko eskaera zen. Gutun horretan, bere ibilbidea deskribatu zuen, baita Marokoko zinema baten aldeko gaur egungo borrokak ere; berak aktiboki parte hartzen zuen borroka horietan. Hainbat urte geroago, beste gutun bat bidali zuen Marokoko Souffles kultur aldizkarira, berak egindako Les enfants du Haouz (1970) dokumentalari buruz; Marokon baztertutako gazteen adierazpen askatasunari buruzko filma zen, eta debekatu egin zuten. Ikerketa lan handiak egin ditugun arren, ez dugu inoiz film hori aurkitu, ezta Karimek Polonian egin zuen azken filma ere: Et l’exil de tous les jours.

Bi gutun horiek, desagertutako filmak, dokumentuak, argazkiak, artxiboak eta filmetako hamarnaka aterakin eta rush abiapuntu hartuta, inoiz proiektatuko ez diren filmei buruz hitz eginen dugu: oraindik aurkitu ez diren filmak, galdu direnak, galarazi direnak, suntsitu direnak, amaitu gabeko filmak, rushak edo proiektu egoeran edo baita ideia egoeran ere geratu diren filmak. Poloniatik Irakera eramanen gaituzte, Berrechid-eko ospitale psikiatrikotik Casablancako portura, Hay Mohammedi-ko txabola auzoetatik herrialdeko landa eskualdeetara. Bidaia horien arrastoak geratzen dira. Karrete baten etiketak, kamera modelo bat filmaketaren argazki batean, ikasle diploma bat, CV batean edo prentsa artikulu batean idatzitako lerroak, eta argitara ateratzen joan diren irudiak.

Nola berreraikitzen ahal dugu material horretatik abiatuta? Nola biltzen ahal ditugu saialdi zati horiek? Nola pentsatu zinemaren historia bat idaztean, nahiz eta higadura, ahanztura, ezabatze eta desagertzeek zeharkatzen duten? Nola txertatu ziurgabetasuna, proba eta errorea? Nola gorde existitzen ez diren filmak? Zinema zaharberritzeko metodologiak hartzen ahal ditugu maileguan falta direnen aztarnak gordetzeko? Zer leku izaten ahal du fikzioak berrosatze politiko eta estetikoko lan horretan? Berreskuratu eta suspertzen ahal ditugu zinemagile gazte horien iraultza ametsak eta zinema gogoak, gure etorkizunerako espazio berriak asma ditzagun? Eta artxiboak berrasmatzeko espazio horiek balira?

Léa Morin


Aurkezpenean, Elías Quejetea Zine Eskolak Punto de Vistarekin lankidetzan digitalizatutako filmen zatiak ikusi ahal izanen dira. 

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.