Saio honetan, proiekzioaz gain, zinemagileek beren filmen ekoizpen-prozesuaren alderdi batzuk aurkeztuko dituzte laburki.
Memorias de ultramar
Carmen Bellas, Alberto Berzosa
Espainia, 2021, 49 min, DCP, koloretan/zuri-beltzean, gaztelania
Muntaketa: Carmen Bellas, Eduardo Palenque. Soinua: Juan Carlos Blancas. Produkzioa: Espainiako Zinemateka
Kambá!
Carolina Kuzeluk, Diana Kuzeluk
Espainia, 2021, 25 min, DCP, koloretan/zuri-beltzean, frantsesa, fula, gaztelania, arabiera, berberera
Irudia: Carolina Kuzeluk, Alex Reverté. Muntaketa: Gerard Borràs. Soinua: Joaquín Faúndez Hormazábal. Produkzioa:Escac Films, S.L.
XX. mendearen erdialdea. Espainiar familiak Espainiaren mende dauden kolonia, probintzia eta lurraldeetan bizitzen. Enbaxadoreak, diplomatikoak eta agian enpresariak, garaiko dirudunak azken batean, leku exotikoetan aisialdiaz gozatzen, leku horiek bereganatzen, leku horietan beren etxe berriak eraikitzen, eta harreman mota jakin bat ezartzen bertakoekin, «bestearekin». Etxeko filmak arrastoz beteta, eta, agian, baita sekretuz beteta ere.
XXI. mendearen hasiera. Afrikako migratzaile gutxi batzuk Bartzelonan, beren bidean geldialdi bat egiten. Ez da aisialdia, baizik eta itxaronaldia, ziurgabetasuna eta malenkonia; eta asilo eskaera onartzeko zain dauden bitartean, zalantza egoera horretan, abiatu duten bidaiako oroitzapenez hitz egin eta ametsetako Europan eta jaioterrian pentsatzean sentitzen duten nostalgiari buruz hausnartzen dute. Film txiki bat, emozioz, distantziaz eta telefono deiz beteta.
Memorias de ultramare-k eta Kambá!-k bi begirada desberdin eta osagarri eskaintzen dituzte, Europaren eta Afrikaren arteko azken mendeko (eta gaur egungo) harremanari buruz hausnartzeko. Eta modu ludikoan egiten dute, material eta arau desberdinekin: batetik, artxiboko materialarekin jolastuz eta bizitza berria emanez muntaketaren eta soinuaren bidez; eta bestetik, errealitatearen eta metafikzioaren arteko jolasaren bidez.
Miguel Zozaya