Punto de Vistako Ludoteka: Puxika Gorria

Punto de Vista jaialdiaren hurrengo edizioan kontziliatu egin ahal izango da, Punto de Vista Ludoteka: Puxika Gorria sortzeari esker. Horrela, jaialdiak sei hilabetetik hamabi urtera arteko haurrentzako espazio bat izango du, eta jaialdiko taldekoek, akreditatuek zein publiko orokorrak erabili ahal izango dute martxoaren 17, 18 eta 19an. Egitasmoa CIMA elkartearekin (Asociación de mujeres cineastas y de medios audiovisuales), ICAA erakundearekin eta Parenting at Film Festivals kolektiboarekin elkarlanean egin da, eta Zorionak Kids & Party Ludotekak kudeatuko du.

  • Tokia: Baluarteko Luneta aretoa – Punto de Vista Jaialdia, Iruñea (Nafarroa)
  • Datak: Martxoak 17-19
  • Ordutegia:
    • Osteguna 17 – 11:30etik 21:00etara
    • Ostirala 18 – 11:30etik 20:30era
    • Larunbata 19 – 10:00etatik 19:30era
  • Adina: Sei hilabetetik 12 urtera arte.
  • Elikadura eta higienea: Haur bakoitzak motxila bat ekarri beharko du, eta, bertan sartuta, janaria, mahai tresnak, edalontzia edo biberoia, lerde zapia, txupetea edo panpin lasaigarria, aldatzeko arropa, pixoihalak, izara, manta, burkoa, etab.
  • Edukiera: 15 haur. Egunean gehienez 6 ordu jarraian. Aldez aurretik erreserbatzea gomendatzen da.
  • Salmenta: Salmenta aurreratua online, edo martxoaren 17tik (osteguna) aurrera Jaialdiko akreditazioen mahaian.
  • Tarifak:
    • Hiru eguneko bonua: 20€
    • Eguneko sarrera (gehienez 6 ordu): 12€
    • Egun erdiko sarrera (gehienez 3 ordu): 8€
    * Jaialdiko leihatilan Punto de Vistako ludotekako bonua edo sarrera aurkeztuz gero, Descubriendo el Mundo emanaldirako bi gonbidapen lortu daitezke, aretoa bete artea. Emanaldia martxoaren 19an izango da, larunbatean, 11:30ean, Golem Baionan.
  • Harremanetarako:
  • Aseguruak eta datu pertsonalen kudeaketa: Punto de Vista Jaialdiak, Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren bidez (CPEN), ERANTZUKIZUN ZIBILEKO aseguru bat du, eta ZORIONAK LUDOTEKAK, era berean, ERANTZUKIZUN ZIBILEKO eta ISTRIPUETARAKO asegurua du MAPFRE aseguru konpainiarekin. Horrela, haurrak estalita egongo dira ludotekan dauden bitartean, eta beste edozein erakundek ez du erantzukizun hori izango.
Punto de Vistako Ludoteka: Puxika Gorria
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.