Epaimahaiak

Marina Vinyes Albes, Roger Koza eta Christopher Small dira Punto de Vista 2022eko epaimahaikideak.

Marina Vinyes Albes

Marina Vinyes AlbesArte Bisualetan doktorea Sorbonne Unibertsitatean. Giza Zientzietan lizentziatua da, eta Zinema eta Ikus-entzunezko Ikasketa Garaikideen Unibertsitate Masterra egin du Pompeu Fabra Unibertsitatean, bai eta kultur proiektuak diseinatzeko ikasketak ere Sorbonne Nouvelle Unibertsitatean. 2020ko otsailetik, Kataluniako Zinematekako Programazio, Erakusketa eta Hezkuntza Zerbitzuen zuzendaria da. Parisen, Sorbonneko Letren Fakultateko irakaslea izan zen, eta Jeu de Paume Museoko Proiektu Artistikoen Sailean lan egin zuen. Bertan, zine ziklo ugari komisariatu zituen 2013tik 2018ra bitarte, bai eta bideo-instalazioen Omer Fast. Le present continue erakusketa ere. Bartzelonan, CCCB, EUROM (The European Observatory on Memories), Ciudad Abierta Pentsamenduaren Biurtekoa, ICUB (Bartzelonako Kultura Institutua), Loop jaialdia eta “la Caixa” Fundazioarekin lan egin izan du, mintegiak, erakusketak, zine programak eta bestelako kultur jarduerak antolatzeko. 2013an, Walter Benjamin Nazioarteko Saria jaso zuen Usos y abusos de la imagen en el universo audiovisual de la Shoah (Documenta Universitària, 2015) saiakeragatik.

Roger Koza

Roger KozaZinema Kritikarien Nazioarteko Federazioko (FIPRESCI) kidea da. La Voz del Interior (Córdoba, Argentina) egunkarian kolaboratzen du zinema kritikari gisa, eta erregulartasunez idazten du Ñ eta Quid aldizkarietan, bai eta Con los ojos abiertos webgunean ere. Con los ojos abiertos: crítica de cine de algunas películas recientes idatzi zuen (Editorial Brujas, 2004). Gaur egun, telebistako El cinematógrafo saioa gidatzen du eta Argentinako Telebista Publikoko Filmoteca saioaren aurkezlea da. Vitrina Saileko —Hanburgoko Nazioarteko Zinema Jaialdian Iberoamerikako zinemari eskainitako saila— eta Viennaleko programatzailea da. 2014az geroztik, Cosquíneko Nazioarteko Zinema Jaialdiaren zuzendari artistikoa da, eta, 2018az geroztik, Doc Buenos Aires Jaialdiarena. Epaimahaikide izan da nazioarteko hainbat jaialditan, besteak beste, Locarno, Rotterdam, FICValdivia eta Ohlar de Cinema jaialdietan.

Christopher Small

Christopher SmallIdazlea, zinemagilea eta programatzailea da. Jatorriz Erresuma Batukoa da, baina Pragan bizi da. DAFilmseko (Doc Alliance jaialdien elkarteko VOD plataforma) komisario nagusia da, eta Locarnoko Kritikarien Akademiako (jaialdian egiten den tailerra, zinema kritikari buruzkoa) proiektuen zuzendaria. 2019tik 2021era, programatzailea izan zen Sheffield Doc/Festen, eta 2020ko jaialdiko Reimagining the Land atzera begirakoaren komisarioa izan zen. Pragan dagoen Kino Petrohradská zine areto independenteko programatzailea ere bada. Bere lehen film luzea, Communists!, 2021eko BAFICIn estreinatu zen lehiaketan, eta Mexiko, Espainia eta Errusiako zinema jaialdietan proiektatu da. Idazle gisa, bere lanak kritika zinematografikoko hainbat antologiatan agertu dira, bai eta Cinema Scope, Filmmaker Magazine, Film Comment, La Vida Útil, Kapitál Noviny, Cineaste eta MUBI Notebook-en ere. Berlinale Talentseko ikasle izan zen, eta Zinema Kritikarien Nazioarteko Federazioko (FIPRESCI) kidea da.

Epaimahaiak
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.