Hautaketa batzordea

Atal Ofizialeko Hautaketa-Batzordea da: Manuel Asín, Lucía Salas, Miguel Zozaya, Lur Olaizola eta Pablo García.

Manuel Asín

Programatzailea, argitalpenen editorea eta zinema ikertzailea. 2016az geroztik Madrilgo Arte Ederren Zirkuluko Zinema Arloko arduraduna da. Aurretik, Intermedio zinema banatzailearen eta liburu eta DVD argitaletxearen zuzendaria izan zen (2010-2015). Programatzaile gisa, zikloak ekoitzi ditu hainbat erakunderentzat, hala nola, Espainiako Filmategia, Reina Sofia Museoa, Xcèntric-CCCB, Moreira Salles Institutua (Brasil) edo Tabakalerarentzat. Artikuluak eta elkarrizketak argitaratu ditu besteak beste Trafic, Lumière, Blogs&Docs eta Caimán Cuadernos de Cine aldizkarietan, non erredakzio kontseiluko kide den. Elías Querejeta Zine Eskolako (Donostia) eta Master LAVeko (Madril) irakaslea da.

Lucía Salas

Espainian bizi den programatzaile, kritikari eta zinemagile argentinarraren lanak zinemaren iraganean eta orainean nabigatzen du. Irudi eta Soinu Diseinua ikasi zuen UBAn, Aesthetics and Politics CalArts-en eta gaur egun Komunikazio doktoregoa egiten ari da UPFn. La Vida Útil aldizkariaren koeditorea eta We Can’t Go Home Again podcastaren gidarietako da. IFFR Critic's Choice, Woche der Kritik, DocumentaMadrid, eta Mar del Platako Nazioarteko Zinemaldian lan egin du, besteak beste. LaSiberia kolektiboko kide gisa, Implantación (2016) eta Los Exploradores (2016) eta Implantación (2011) film laburrak egin ditu. Gaur egun, Elías Querejeta Zine Eskolako irakaslea da.


Miguel Zozaya

Teoria, Analisi eta Dokumentazio Zinematografikoan doktorea da (Euskal Herriko Unibertsitatea). José Germán Huici gidoilariari buruzko monografia bat egin du (Nafarroako Filmategia, 2021) eta zinemari buruzko hainbat artikulu argitaratu ditu dibulgazio aldizkarietan, aldizkari akademikoetan eta liburuetan. Nafarroako Unibertsitateak X Films ekoizpen etxearen inguruan egindako bi ikerketa proiektutan parte hartu du. Programatzaile gisa, Punto de Vista jaialdiko hautaketa-badortzeko kide izan de 2019tik 2021era, eta Ateneorako eta Nafarroako Filmategirako zikloak komisariatu ditu, besteak beste.

Lur Olaizola

Zinema programatzailea eta zinemagilea da. 2015az geroztik, Tabakalerako ikus-entzunezko programaren koordinatzailea da.

Tabakalerako taldean sartu aurretik, New Yorken lan egin zuen kultura kudeatzaile gisa. 2013an eta 2014an Architecture & Design Film Festival (New York, Los Angeles) koordinatu zuen.

Zinemagile gisa bi film labur zuzendu ditu: Xulia (2019) eta Zerua blu (2020; Espainiako Film Labur Onenaren Saria, Zinebi 2020). Gaur egun, bere hirugarren proiektu zinematografikoan dihardu: Hirugarren koadernoa.

2020az geroztik Elías Querejeta Zine Eskolako irakaslea da.

Pablo García

Zine zuzendaritzan diplomaduna, La Fémis eskolan. Hainbat film labur eta ertain zuzendu ditu, eta gidoilaria izan da beste zinemagile batzuentzat, jada filmatuta dauden eta etortzeke dauden filmetan. Lumière, Détour eta Foco aldizkarietan kolaboratu du, besteak beste, eta aldizka argitaratzen du El diablo quizá blogean. Zenbait liburu itzuli ditu (Amistad, el último toque Lubitsch; El Greco, cineasta), beste batzuetan parte hartu du (George Cukor: On/Off Hollywood; Paulino Viota: el orden del laberinto; Pintar el sol: Víctor Erice…) eta Ozu, multitudes (Athenaica, 2020) idatzi du. Madrilgo Arte Ederren Zirkuluko «Contactos» zikloaren programatzaileetako bat da.

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.