2022ko epaimahaia Miquel Martí Freixas eta Catarina Boieiro osatzen dute.
Miquel Martí Freixas
Programatzailea, kultur kudeatzailea, irakaslea eta ez-fikziozko zineman espezializatutako kritikaria. Bere jarduna audientziak eratzea eta herritarrekin konektatzen duten kultur ekitaldiak sortzea da. Programatzaile jarduten du hainbat kultur espaziotan (Documenta Madrid, États généraux du film documentaire, Filmoteca de Catalunya eta ZINEBI, besteak beste), eta Zumzeig zinema aretoa berriz ireki zutenetako bat izan zen; 2018an Bartzelona Hiria saria jaso zuen. Gaur egun, La Inesperada jaialdiaren zuzendarikidea da. Irakasle gonbidatua da ESCACen 2009. urtetik, eta Espainian zinema dokumentala aztertzeaz arduratzen den lehen argitalpenaren, hau da, Blogs & Docs online aldizkariaren sortzailea.
Catarina Boieiro
Catarina Boieiro ekoizlea, kuradorea eta ikertzaile independentea da. Bere lana irudi dokumentalera eta sorkuntza garaikidera bideratzen da, zinemako zirkuitu hegemonikoetatik at. Artisten filmak ekoizten eta banatzen dituen StenarProjects plataformarekin lankidetzan aritzen da eta, besteak beste, honako artista hauen lanetan parte hartu du: Ana Vaz, Filipa César, Deborah Stratman eta Emily Wardill. «Resistencia visual generalizada: libros de fotografía y movimientos de liberación en Angola, Mozambique, Guinea-Bisáu y Cabo Verde» erakusketa egin zuen (2021-2022) Pariseko Institut national d’histoire de l’art erakundean, Gulbenkian fundazioaren finantzaketarekin; erakusketa hori Raquel Schefer-ekin egindako ikerketa historiko eta kuratorialeko prozesu baten emaitza izan zen. Doc’s Kingdom – International Seminar on Documentary Film mintegiaren argitalpenen koordinatzailea izan zen 2021. urtean.